Borrar
Gipuzkoa plazan aurkeztu zen manifestazioa eta hortik abiatuko da bihar
Atxikimendu ugari ari da jasotzen Kontseiluak deitu duen manifestazioa

Atxikimendu ugari ari da jasotzen Kontseiluak deitu duen manifestazioa

Besteak beste, Foru Aldundiak eta LAB sindikatuak egin dute bat biharko deialdiarekin

dv

Viernes, 27 de febrero 2015, 09:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara lelopean manifestazioa antolatu du Donostian Kontseiluak biharko, Espainia eta Frantziako estatuen zein Nafarroako gobernuaren aldetik azken aldian hizkuntza politikari lotutako erabakien aurreko injerentziak salatzeko. Era bereab, helegiteak jaso dituzten administrazioetako arduradunei babesa adieraziko zaie. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da Gipuzkoa plazatik, eta Peñaflorida, Hernani, Andia, Miramar, Urbieta, San Martin eta Okendo kaleetatik pasa ondoren Bulebarrean amaituko da.

Besteak beste, Foru Aldundiak eta LAB sindikatuak egin dute bat biharko manifestazioarekin. Zigor Etxeburua Euskara zuzendariaren esanetan, Espainiako estatuak oztopatu nahi du euskal erakundeok euskaraz bizitzeko egiten ari garen ahalegina. Guk aurrera jarraituko dugu, eta neurri berriak ezarriko ditugu denok batera. Erakutsi baitugu elkarrekin eraginkorrak garela. Helburua argia da, euskara benetan ofiziala izatea. Gure gurasoei, gure haurrei, gure buruei zor diegu, adierazi du.

LAB sindikatuak, berriz, ohar baten bitartez salatu du Estatu espainiar eta frantsesaren esku-hartzea areagotzen ari dela euskararen normalizazioaren aldeko erabaki zein praktika gauzatzen duen ororen aurka. Ordenamendu juridikoak ez dio euskarari inolako babesik ematen eta, gehienetan, euskararen aurkako erabakiak mozorro juridikoz aurkezten dira, adierazi du sindikatuak.

Bestalde, Espainiako Gobernuaren ordezkari Carlos Urkixok 20 eguneko epea eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiari Lasa-Zabala eta Amama filmei emandako dirulaguntzen espedienteak igor diezazkion. Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) 100.000 euro bana eman zizkien aipatutako bi filmeei banaketa eta ekoizpen gastuei aurre egiteko. Foru Aldundik salatu du Urkixoren etengabeko jazarpena, bereziki euskararen gaiarekin zerikusia duten gaietan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios