Borrar
Udalerri euskaldunetan 17 puntu galdu ditu euskarak

Udalerri euskaldunetan 17 puntu galdu ditu euskarak

Euskararen arnasguneek behar duten babesa aztertzen ari diren Hizkuntza&Lurraldea II. Jardunaldietan aurkeztu duten ikerketaren arabera

m. i.

Jueves, 5 de febrero 2015, 11:45

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskararen ezagutzari eta erabilerari buruzko datu orokorrak lurraldean kokatzen badira, herriz herri banatzen badira, ikus daiteke azken hogei urteetako irabaziak, espero zitekeen moduan, iragan mendeko 80ko hamarkadaren hasieran euskarak indar gutxi zeukan herrietan eman direla. Galerak, aitzitik, euskara oso sendo zegoen udalerrietan eman dira nagusiki. Fenomeno hori, gainera, asko azkartu da azken hamarkadan eta nabarmenagoa da etxe barruko hizkuntza ohituretan ezagutzan eta kaleko usadioetan baino. Esparru formaletan, berriz, aurrera egin duela azaldu dute, eta lehen gaztelaniarenak ziren funtzioak bereganatu dituela, "hipotesi mailan" esan badute ere, horren neurketa zehatzik ez baitute egin.

Gaur goizean Donostian hasi den Lurraldea&Hizkuntza II Jardunaldietan Soziolinguistika Klusterrak aurkeztutako udalerri euskaldunetako bilakaera soziolinguistikoari buruzko ikerketak baieztatu egin du, beraz, aspalditik antzematen zen aldaketa. Horren arrazoien inguruko hipotesiak eta fenomenoak euskararen osasun orokorrean izan ditzakeen ondorioei buruzko gogoetarik ere izan da Jardunaldien lehen saioan, gogoeta horretan sakondu behar dela azpimarratuz betiere.

1981etik 2011ra bitarteko bilakaera neurtu duen azterketaren arabera, muturreko egoeren arteko diferentziak asko lausotu dira; izan ere, hasieran ia erabat euskaldunak ziren herrietan tokia irabazten joan da gaztelania, hainbat arrazoi tarteko, eta ia erabat erdaldunak zirenetan euskarak irabazi du lekua. 'Konbergentzia' horren inguruan izan da eztabaidarik galderen txanda bizi-bizian.

Euskaldunen kopurua %70tik gorakoa duten udalerri euskaldun horietan zenbait aldagai sozial eta ekonomikok izan duten bilakaera aztertu duen ikerketa ere aurkeztu da, Gaindegiaren eskutik. Izan ere, hizkuntzaz haragoko aldagaiek euskararen bilakaeran duten eragina aztertzea da jardunaldion helburuetako bat, eta bereziki euskararen arnasgunetzat har daitezkeen tokietan izan dutena behatzea, planteatuz ea beharrezkoa ote den gune horiek babestu eta indartuko dituen arkitektura juridiko berri bat.

Kontseiluak, UEMAk, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta UEUk antolatu dituzten jardunaldietan 200 bat lagun ari dira parte hartzen eta bi egunez luzatuko dira, bihar eguerdian amaituz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios