Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Baratzezaintza eta abeltzaintza ekologikoak aztertzeko jardunaldiak antolatu ditu Aldundiak

'Etorkizuna lantzen' izenburupean, azaroaren 25a eta abenduaren 4a bitartean egingo dira

El Diario Vasco

Sábado, 22 de noviembre 2014, 02:01

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gipuzkoako Foru Aldundiak baratzezaintza eta abeltzaintza ekologikoaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu azaroaren 25etik abenduaren 4ra bitartean, baserrietako gestio eredu berriak aurkezteko eta nekazariei ekoizpen ekologikoaren ildoak azaltzeko xedearekin. Ekoizpen ekologikoan interesa duten baserritarrei, abeltzainei, teknikariei, ekoizle hasi berriei eta beren jarduera hobetu nahi duten guztiei zuzenduta daude lan-saio horiek. Foru Aldunditik ezagutzera eman dutenez, Biolur, Eneek, Afog eta Ble elkarteen laguntzarekin antolatu dira hitzaldiak eta bisitak; guztiak eredu ekologiko eta jasangarriaren alde lanean ari dira.

Azaroaren 25 eta 26an Fraisoro Nekazal Eskolan emango dira lehen hitzaldiak. Horietan baratzezaintza ekologikoa, baserrietarako beste gestio eredu bat eta komertzializazioa aztertuko dira. Hizlarien artean nekazari, aditu eta unibertsitateko irakasleak arituko dira. Ostegunean, azaroaren 27an, Zaldibiako Goizane eraikinean egingo da saioa, eta bertan ganaduzale eta teknikariek abeltzaintza ekologikoari buruzko azalpenak emango dituzte.

Era berean, abenduaren 2an eta 4an aukera izango da ekoizpen ekologikoan aritzen diren baratze, oilategi eta gaiak eraldatzen dituzten baserriak bisitatzeko.

Jardunaldiak doan izango dira, baina izena eman behar da helbide hauetakoren batean: biolur@biolur.net edo mcinchausti@gipuzkoa.net.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios