Borrar
Victoria Eugenia Antzokian egindako ekitaldia.
39 erakundek jaso dute Bikain euskararen kalitate ziurtagiria

39 erakundek jaso dute Bikain euskararen kalitate ziurtagiria

Iñigo Urkullu lehendakariak banatu ditu sariak Victoria Eugenia Antzokian

El Diario Vasco

Martes, 18 de noviembre 2014, 20:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

39 erakundek jaso dute Bikain euskararen kalitate ziurtagiria, euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa neurtzen dituena. Horietatik 12k goi mailako urrezko Bikain maila egiaztatu dute; 20k tartekoa den zilarrezkoa eta 7k oinarrizkoa. Iñigo Urkullu lehendakariak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek eta Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak parte hartu dute Victoria Eugenia Antzokian arratsalde honetan egin den ekitaldian.

"Azken batean, euskaraz hitz eginez, euskaraz lan eginez, salduz, erosiz, kudeatuz eta zuzenduz, euskara gero eta ikusgaiago egingo dugu", azpimarratu du Urkulluk.

Bikain ziurtagiria ofiziala, publikoa eta doakoa da, eta hiru maila hartzen ditu bere baitan: oinarrizkoa (200 puntu gutxienez); tarteko maila edo zilarrezkoa (400 puntu gutxienez) eta goi maila edo urrezkoa (700 puntu gutxienez).

Astearte honetako ekitaldian ziurtagiria jaso dutenen artean, ohi bezala, orotariko enpresa eta erakundeak daude: industrial nahiz teknologikoak, zerbitzuetakoak, garraioetakoak, hezkuntzakoak eta administraziokoak. Horiek guztiek egiaztatu dute garapen-maila bat edo beste euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketan.

"Gaur ikusgai dugu lan on baten emaitza. Alor ezberdinetako enpresak zarete, baina bada zerbait denak bat egiten zaituztena: euskara zuen jardueran txertatzeko erakutsi duzuen bikaintasuna", eskertu du sailburuak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios