100.000 komiki sare sozialetan arduraz jokatu behar dela gogoratzeko

Sare sozialetan ibiltzea ez da batere arriskurik gabeko jarduera./
Sare sozialetan ibiltzea ez da batere arriskurik gabeko jarduera.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak herritarren arretarako gune moduan jarduten duten entitate eta erakundeetara bidali du argitalpena, baina edonork eskura dezake

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak komiki didaktiko baten ehun mila ale banatu ditu astean zehar EAEko herritarren artean, "herritarrak datu pertsonalak modu egokian erabili beharraz jabetu daitezen, norbere pribatutasuna babesteko eta besteena errespetatzeko".

DBEBk ohar baten bidez azaldu dutenez, "komikia udaletxeetan, Eusko Jaurlaritzan, institutuetan, anbulatorioetan, unibertsitateetan, liburutegietan eta herritarren arretarako gune moduan jarduten duten entitate eta erakundeetan banatu da, oro har herritar guztiengana heltzeko eta aurreikusitako helburuak betetzeko".

Berez, Bulegoak gaiaren inguruan argitaratu duen bigarren komikia da. Lehenengoa iaz argitaratu zuen, "azaltzeko zer nolako informazioa zabaltzen dugun sare sozialen bidez, eta askotan informazio horrek guri buruzko datu konprometigarriak uzten dituela agerian edo gure segurtasuna eta etxekoa arriskuan jarri". Orain banatu duten bigarren komikiak, bost historia laburren bitartez, aurrekoaren edukia osatzeaz gain, beste eduki berri batzuk azpimarratu nahi ditu. Biak daude eskuragarri, jaitsi nahi izanez gero, web orrian.

Hainbat arrisku

Modu ia automatikoan eta arduratu gabe egiten ditugun zenbait jardueren arriskuez ohartarazten du komikiak: "Sare sozialetan uzten ditugun aztarnen arriskuez; Wifia zabalik edukitzeak dakartzan arriskuez; bideo-zaintzako kameren erabilera okerrak edo datu biometrikoak emateak dakartzatenez, halako datuak eskatzeko arrazoia ez denean nahikoa sendoa".

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak finkatutako helburu estrategikoetako bat da "pribatutasunaren balioen zabalkundea egitea eta herritarrak kontzientziatzea, jabetu daitezen arriskutsua dela sare sozialetan beharrezkoak baino datu gehiago ematea, batez ere jakinda sare sozialak erabiltzea normala eta egunerokoa dela ia gizarteko kolektibo guztietan”.

Zabalkundearen esparruari dagokionez, DBEBk iaz argitaratu zuen lehenengo komikia, azaltzeko zer nolako informazioa zabaltzen dugun sare sozialen bidez, eta askotan informazio horrek guri buruzko datu konprometigarriak uzten dituela agerian edo gure segurtasuna eta etxekoa arriskuan jarri. Orain banatu dugun bigarren komikiak aurrekoaren edukia osatzeaz gain, beste eduki berri batzuk azpimarratu nahi ditu. Biak daude eskuragarri, jaitsi nahi izanez gero, web orrian.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos