Zurriolan igaroko du asteburua Ikasgela Ibiltariak

Ikasgela ibiltariak Getarian egin zuen geldialdiko argazkia. / AMAXKAR

Uztailean zehar Gipuzkoan barrena ibili ondoren, Donostian egingo du azken geldialdia haur eta gaztetxoak programaziora erakartzeko abiatu zen autobus gorriak

Urteak daramatza Kode Eskolak gazteenen artean kultura digitala sustatzen eta, bereziki, programazioari atxikitako ekitaldi ugariren bidez, teknologia berrien erabiltzaile aktiboak prestatzen. Argi daukate, alegia, luze gabe ez dela nahikoa izango "ordenagailuak modu pasiboan eta kontsumitzailean erabiltzen jakitea". "Oso inportantea da haur eta gaztetxoak txikitatik programatzen ikasten hastea, beren inguruko gailuak ulertu eta ondo erabiltzen ikasteko", diote.

Aurten, ohikoak dituzten udako eskola eta udalekuez gain, ikasgela ibiltari bat prestatu dute, Aldundiaren KULTURA DIGITAL@ proiektuaren baitan.

Ikasgela hartzen duen autobus gorria herriz herri ibili da uztailean zehar Gipuzkoan barrena. Bertan, programatzen ikasten hasteko saioan eskaini dira dohainik. Uztailarekin, baina, 8-16 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako ikasgela digitalari iritsi zaio ateak ixteko ordua, eta Donostian emango ditu azken egunak. Zurriolan izango da, hain zuzen, larunbat eta igandean. Goizez, 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara ditu ateak zabalik.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos