Trantsizioko eleak mahai gainera

1978ko San Ferminetan poliziak eraildako German Rodriguez-i egindako omenaldiko artxiboko irudia/
1978ko San Ferminetan poliziak eraildako German Rodriguez-i egindako omenaldiko artxiboko irudia

Trantsizioaren 40. urteurrenaren harira, honen inguruko jardunaldiak antolatu ditu Goldatu Elkarteak maiatzerako eta irailerako, Donostian

DVDonostia

Goldatu Elkarteko Donostiako taldeak, 'San Fermin 78 gogoan' elkartearen ekimena aintzat hartuz, jardunaldi batzuk antolatu ditu trantsizioaren 40. urteurrenaren harira. Testuinguru historiko hura gaurko egunera ekartzeko ekimena da, helburu bikoitz bati erantzun nahi diona: batetik, garai hartako gertakari, erronka eta erabakiak gogoratzea eta, bestetik, esperientzia haiek aurrera begira iradoki diezaguketenari buruz gogoeta egitea.

Jardunaldiak maiatzean eta irailean izango dira eta bertan hainbat mahai inguru antolatu dituzte; halaber 1978ko udan Nafarroan eta Gipuzkoan gertatuari buruzko argazki-erakusketa ere izango da.

Lehen hitzaldiak 'Trantsizioa espainiar estatuko nazionalitateen ikuspegitik' du izena. Bigarrenak, 'Trantsizioa Euskal Herrian (1977ko Erreformari ez!): bizipen eta gogoetak 40 urte geroago'. Biak ala biak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean izango dira.

Iraileko txandan, aldiz, Okendo Kultur Etxea izango da jardunaldion lokalizazioa. 'Trantsizioa eta 78ko San Ferminak Iruñean' hitzaldia hilaren 18an izango da eta 'Iruñeko sarraskiaren ondorengo gertaerak Donostian eta Errenterian' hilaren 20an.

Parte-hartzailerik ez dute baieztatu oraindik, baina mahai inguruak 18:00etan izango dira. Argazki erakusketa Okendo Kultur Etxearen irekiera ordutegian, irailaren 18tik 20ra.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos