Borrar
Artxiboko argazkian, kofradia desberdinetako ordezkariak. Fraile
Sara Majarenas eta Izar alaba izango dituzte gogoan Piraten txupinazoan

Sara Majarenas eta Izar alaba izango dituzte gogoan Piraten txupinazoan

Sararen ahizpa Haizeak jarriko dio ahotsa datorren larunbatean, txupinazoa jaurtiz, Aste Nagusi Pirata abiaraziko duen Mattiri

Jueves, 10 de agosto 2017, 16:48

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Donostiako Piratak Ezkila kapitainaren esanetara jarri ziren orain dela 10 urte. Harekin batera, Matti ere badute, kolektiboaren baloreen ordezkari. Urtero, Aste Nagusi Pirata abiarazten duen txupinazorako heltzen dira kaira Ezkila eta Matti, azken horrek talde, ekimen edo aldarrikapen bat gorpuzten duelarik. Horrek du, hain zuzen, txupinazoa botatzeko ohorea. Iaz errefuxiatuak izan ziren, aurreko urteetan izan dira Irutxuloko hitza, abortoaren aldeko mugimendua, etxe kaleratzeen aurkako kolektiboa edo Martuteneko auzo elkartea. Aurten berriz, Sara Majarenas eta haren alaba izan dira hautatuak Piraten txupinazioa botatzeko.

"Bai Izartxok eta bai Sarak eskubide osoz egon beharko lukete hemen Donostian, euren herrian. Zoritxarrez, lur hauetan ohi den eran, urruntasunean preso dituzte, senideengandik aparte. Haiek hala izan arte, gu ere ez garela aske izango azpimarratu nahi dugu", adierazi dute ohar baten bidez. Jakina denez, Sara Majarenas preso donostiarra eta aitak larriki zauritu zuen Izar Madrilgo abegi etxe batean daude, baina amaren egoeraren ondorioz oso mugatuak dituzten mugimenduak. Ekainaren amaieran, uztailean jarduera eten aurretik, Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiek, PPk izan ezik, Sara Majarenas aske utzi eta alabarekin batera Donostiara etor zedin eskatu zuten, baina haien egoera ez da oraindik aldatu.

Hortaz, Donostiako Piratek euren oharrean zehaztu dutenez, "Madrildik biziko dute Sara eta Izarrek Aste Nagusi Pirata eta horretarako Sararen ahizpa Haizearen laguntza izango dute; bera izango da euren begi eta ahotsa Aste Nagusian zehar. Modu honetan, Sarari komunikatzeko ezarritako baldintza zorrotzak direla-eta, Haizea izango dugu Mattiri ahotsa jarriko diona".

Donostiako Piratek jakinarazi dute halaber "jai herrikoi partehartzaile, askatzaile, euskaldun eta feministen aldeko" mugimenduak antolatutako Aste Nagusiaren 15. urteurrenean Ezkila kapitaina, "mugimendu osoak bultzatzen dituen baloreen adierazle" dela, Ubarroiak Groseko kofradiarekin ibiliko dela. Izan ere, urtero aldatzen du konpainiaz Ezkilak, eta aurten "zapi beltza soinean, txaleko urdin argia bizkarrean, kaletik ibiliko den kofradia ganberroa" egokitu zaio.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios