Sarraskijaleei buruzko erakusketa Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean

Saia Nafarroako bazkaleku batean. Argazkia ez da erakusketakoa.
Saia Nafarroako bazkaleku batean. Argazkia ez da erakusketakoa. / JESUS DIGES / EFE

'Iberiar hegazti sarraskijaleak. Ekosistemen garbiketa patruila' argazki erakusketa irailaren 2an zabalduko da Donostian

Datorren larunbatean, irailak 2, iberiar hegazti sarraskijaleei buruzko argazki-erakusketa irekiko da Donostian dagoen Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean. Ramon Arambarri eta Mario Bregaña argazkilarien 'Iberiar hegazti sarraskijaleak. Ekosistemen garbiketa patruila' erakusketa ikusgai egongo da abenduak 10arte.

Cristina Enea Fundazioak azaldu duenez, "hegaztiak eta beren hegan egiteko gaitasunak gizakia betidanik liluratu dituzten arren, nekrofagoen edo sarraskijaleen elikadura motak kontrako jarrera sustatu izan du, arbuioa eta jazarpena eraginez. Zenbait kasutan, beren kokapen ekologikoak eta historia naturalak oso zaurgarriak egin dituzte giza-interferentziekiko, gaur egun haien populazioak egoera larrian kokatuz".

Nolanahi ere, "naturako materialen birziklatze lanean duten parte-hartzea dela eta, oso zerbitzu ekosistemiko garrantzitsuak betetzen dituzte, askotan onarpenik izan ez arren".

Hegazti nekrofagoen askotariko lumajeak, formak eta itxurak argazkigintzarako aukera amaigabeak eskaintzen dituzte. Horixe baliatu dute Ramón Arambarrik eta Mario Bregañak, "mendi garaietako eta eremu bakartietako ikur diren espezie horien alor eder eta misteriotsuenak antzemateko".

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos