Realzaleen oroitzapen eta ametsak

Denetariko materialak bildu dituzten erakusketan. / MICHELENA

'Amets Errealistak' erakusketa martxoaren 10era dago ikusgai Anoetan bertan kokatutako Ernest Lluch Kultur Etxean

Real Sociedad futbol taldeak Europako txapelketetan izan dituen parte-hartzeetan oinarrituta, 'Amets Errealistak' erakusketa antolatu dute Donostiako Udalak, Donostia Kulturak eta Real Sociedad Fundazioak. Kultura eta futbola elkartzen dituen erakusketa Anoetako estadioa hartzen duen eraikin berean dagoen Ernest Lluch kultur etxean dago ikusgai martxoaren 10a arte, eta Korner jaialdiaren zati da.

Taldearen sorrerako urteetatik abiatuta, atzerriko taldeen aurkako lehen partiden eta atzerrira egindako aurreneko bidaien oroitzapenak erakusten dira eta, hortik aurrera, Realaren amets europar gehienek dute tokia erakusketan. Batzuetan gauzatuak, beste batuzetan zapuztuak, guztiak dira taldearen historiaren eta realzaleen bizipenen zati, eta horrelaxe erakusten dira, tokiko zein munduko kulturaren testuinguruan jarrita.

Astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:30era ikus daiteke. Larunbatetan, berriz, 17:00etatik 21:00etara.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos