Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ekimenaren bultzatzaileak, aurkezpeneani J. M. López
DK Poesia Lehiaketa sortu dute Donostia Kulturak eta Balea Zuria argitaletxeak

DK Poesia Lehiaketa sortu dute Donostia Kulturak eta Balea Zuria argitaletxeak

Egile berriei zuzendutakoa da eta 1.000 euroko saria du

El Diario Vasco

Donostia

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Martes, 5 de septiembre 2017, 16:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Balea Zuria argitaletxe berriak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada emateko asmoz, DK Poesia Lehiaketaren lehenengo edizioa jarri du abian. Egile berriei zuzendutako saria da eta irabazleak 1.000 euro jasoko ditu.

Ekimenaren bultzatzaileak poeta batzuk dira: Aritz Gorrotxategi, Felipe Juatisti, Juan Ramon Makuso eta Pello Otxoteko. Donostia Kulturako liburutegi-sareko bi bi arduradunekin –Arantxa Urkia eta Arantxa Arzamendi– egin dute aurkezpen ekitaldia.

Deialdi honetara poesia bildumak aurkez daitezke, euskaraz eta bakarka idatziak, originalak, inon argitaratu gabeak.

Idazlean, lana entregatzean, 35 urte bete gabe izan beharko ditu. Lanen luzerari dagokionez, gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira.

Lanak emailez aurkeztu beharko dira, honako helbide honetan: dkpoesialehiaketa@donostia.eus

Sari ekonomikoaz, gain, irabazleak Imanol Larrinagaren margolan bat jasoko du, eta Balea Zuria argitaletxeak argitaratuko du olerki-bilduma.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios