Mugikortasun jasangarriaren aldeko bizikletak Donostian

Txirrindulari gazteak, irteteteko prest./DV
Txirrindulari gazteak, irteteteko prest. / DV

Ehunka ikaslek korritu dituzte bi gurpilen gaiean hiriko zenbait kale 'Bizikletada' ekimenean

Ostiral honetan amaitu da Europar Batasunak antolatuko mugikortasun jasangarriaren aldeko astea. "Partekatzeak urrutiago eramango zaitu" lelopean deitu den asteak aurten ere auto partikularra jo du begiz, garraio publikoaren edo kutsatzen ez duten garraiobideen erabilera sustatuz.

Astearen azken egunean, ohiko auto pilaketak izan dira Donostiako kaleetan, baina bizikletaren balioa ere gelditu da agerian, 2017ko Bizikletaldiaren eskutik. Udaletxe parean, Donostiako Udaleko ordezkaritza batek eman dio irteera bizikleta gaineko txangoari, Mugikortasuneko eta Garraioko zinegotzi Pilar Arana buru zela.

Hiriko hainbat institutu eta ikastetxetako ehunka ikasleek hartu dute parte ekimenean, bizikletaz ibili direlarik Donostiako kaleetan zehar. Europako Mugikortasun Jasangarriaren astea dela eta, Donostiako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu, irailaren 16a eta 22a bitartea, 'Mugikortasun garbia, partekatua eta zentzuduna' goiburupean.

Mugikortasun Asteari amaiera emango dio Alderdi Ederren Friday Night Skate, Donostiako roller gauak. Alderdi Ederren hasiko da 23:00etan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos