Merkatariei, ostalariei, gurasoei edota etorkinei zuzendutako ikastaro bereziak

Laneko beharrak hartzen dituzte aintzat ikastaro horietako zenbaitek./REUTERS
Laneko beharrak hartzen dituzte aintzat ikastaro horietako zenbaitek. / REUTERS

Donostiako Udalak euskaltegiei emango dizkien laguntzen zati handi bat izaera bereziko ikastaroak egitera bideratuko da

Donostiako Udalak 47.255 euro bideratuko ditu euskaltegietara, euskalduntze eta alfabetatze alorrean egiten duten lana laguntzeko. Zehazki, euskaltegiek 2018-2019 ikasturtean egingo dituzten jarduerak diruz laguntzeko erabiliko da dirua, Donostiako Udalak jakinarazi duenez.

Alde batetik, euskaltegiek euskara ikasteko xede bereziko ikastaroak egin ditzaten, 38.755 euro banatuko dira. Horri esker, merkatariei, ostalariei, gurasoei, erretiratuei, etorkinei eta abarrei zuzendutako ikastaroak eskainiko dira (60 orduko ikastaroak 60 eurotan).

Euskara ikasteko oinarrizko ikastaroak ez ezik, fax, ohar edo fakturak bezalako laneko idazki laburrak sortzeko ikastaroak ere eskaintzen dira. Hori dela eta, ez dakitenek, euskararekin lehenengo harremana edukitzeko eta ikasleari komunikaziorako oinarrizko baliabideak eskaintzeko balio dute.

Donostiako Udalaren arabera, xede berezietako ikastaroek "arrakasta handia" izaten dute urtero. Horrela, 2017an, esaterako, 58 talde eratu eta 597 pertsona aritu ziren euskara ikasten ikastaro hauetan.

Beste alde batetik, informazioa, motibazioa eta sentsibilizazioa lantzen dituzten egitasmoak eta erabilera sustatu edo indartzera bideratutako ikastaroak ere lagunduko dira (mintzapraktika egitasmoak, lantegiak eta abar), eta 8.500 euro bideratuko dira xede horretara.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos