Proposamenak jasotzeko deialdia Donostiako Kontadoresen

Hautatutako proposamenek garapenerako aurrekontu bat izango dute./
Hautatutako proposamenek garapenerako aurrekontu bat izango dute.

Hilaren 28ra arte egongo da zabalik kultur proposamenak bidaltzeko epea

Donostiako Kontadores Zentroak jarduera artistikoak eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzeko deialdia ireki berri du du. Deialdi honen helburua da bultzatzea, Donostiako Udalak ohar baten bidez zehaztu duen moduan, "hemengo eta gazte izaerako sormen prozesuak, eta proposamen berriak integratzea Kontadoreseko eremuan".

Zehazki, bi alorretako proiektuak gauzatzeko proposamenak onartuko dira: 'Labortegiak' egitasmoari atxikitako laborategi edo lantegi trinkoak, eta 'Eszena'-rako arte biziekin erlazionatutako pieza eszenikoak. Deialdiaren inguruko informazio zehatza eta parte hartzeko oinarriak hemen aurki daitezke

Onartuko dira laborategiak edo lantegi trinkoak (LABORATEGIAK) edo/eta arte biziekin erlazionaturiko pieza eszenikoak (ESZENA) gauzatzeko proposamenak. Deialdi ireki honetan parte har dezakete "artistak, eragileak, kolektiboak zein pertsona fisikoak". Interesa duen edonori irekia dago deialdia, baina lehentasuna dute "Donostian bizi diren eta 18 urtetik 30 urtera arte dutenek". Xehetasun denak hemen aurki daitezke.

Proposamenak aurkezteko epea 2018ko otsailaren 15etik otsailaren 28ra arte egongo da zabalik, bi data horiek barne harturik. Dokumentazioa online aurkeztu behar da, aipatutako eskaera-inprimakiaren eta kontadores@donostia.eus helbidearen bidez. Informazio gehiago ere helbide horretan lor daiteke.

Kontadoresek egingo du proposamenen balorazioa eta jarriko da harremanetan izena-eman duen pertsona edo taldearekin. Hautaturiko proposamenek ekimena garatzeko eta produzitzeko aurrekontu bat izango dute. Era berean, Kontadoresek ekimenaren sustapena egingo du online eta offline kanalen bidez.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos