850 kilo jaki eta ia 376 euro bildu ditu Intxaurdi emakumezkoen futbol elkarteak Txapelketa Solidarioan

850 kilo jaki eta ia 376 euro bildu ditu Intxaurdi emakumezkoen futbol elkarteak Txapelketa Solidarioan
Intxaurdi K. E.

Guztira, infantil mailako 22 taldek parte hartu zuten eta alebin mailan beste 6 taldek. Osasuna infantiletan eta Aizkorri alebinetan izan ziren garaile

DV

Intxaurdi K.E. emakumezkoen futbol elkarteak III. Txapelketa Solidarioa antolatu zuen abenduaren 22 eta 23an. Honi esker, 850 kilo jaki eta 376€ lbildu zituzten Gipuzkoako Elikagaien Bankurako. Ekitaldi honek, aurten ere, El Diario Vascoren lankidetza izan du.

Intxaurdik aurten zilarrezko eztailak betetzen dituela eta, Real Sociedad eta Osasuna gobidatu zituen txapelketara. Guztira, infantil mailako 22 taldek parte hartu zuten, 21 gipuzkoarrek eta nafartar batek, Osasunak, hain zuzen. Alebin mailan 6 taldek jokatu zuten.

Infantil mailan Osasuna izan zen garaile, finalean Real Sociedad taldeari 0-3 irabazi ondoren. Hirugarrena Zarautz eta laugarrena Tolosa eratu ziren. Alebinetan Segurako Aizkorri nagusitu zen.

Donostiako Cesar Benito zelaian giro paregabea bizi izan zen jokalarien artean, antolatzaileek jakinarazi dutenez, bai eta familia eta zaletuen artean ere.

Txapelketa honetan parte hartu zuten jokalari eta entrenatzaile guztiek elikagai ez-galkorrak eraman zituzten. Bertaratu zirenek diruz nahiz elikagaiekin lagundu zuten. Aurten ere, emakumeen futbola gipuzkoar gizartearekiko solidarioa dela erakustsi dute.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos