Kale arte eta muralismo topaketa

Artxiboko irudia
Artxiboko irudia / ARIZMENDI

Street Art Topaketa uztailaren 14an eta 15ean egingo da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Street Art Topaketa antolatu dute 16 eta 25 urte bitarteko gazteen sormena sustatzeko eta kale artea diziplina artistiko moduan aitortzeko asmoz Donostiako Udaleko Gazteria Sailak eta Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Udal Zerbitzuek. Programa uztailaren 14an eta 15ean egingo da, Donostiako suhiltzaileen egoitzan, eta kale artearekin erlazionaturiko ekintza aukera zabala eskainiko du. Izen emate epea uztailaren 11ra arte zabalik dago, eta interesatuek Gazteria Saileko webgunearen bidez eman dezakete izena.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, ekimenean parte hartzeko plazak mugatuak dira eta eskainitako plazak baino izen emate gehiago jasotzen badira, Gazteria Sailak zozketa publikoa egingo du hilaren 12an. Adin txikikoek aita, ama edo tutoreen baimena izan beharko dute ekitaldian parte hartu ahal izateko, eta hautatuek 12 euroko kuota ordaindu beharko dute.

Street Art Topaketaren baitan izango diren jardueren artean daude bisita gidatua suhiltzaileen parkean, oinarrizko formakuntza kale arte eta muralismoaren inguruan, eta horma irudi bat margotzea. Parte hartzaileek bi profesionalen laguntza izango dute eta material guztia antolatzaileek eskainiko dute.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos