Hirugarren urtez, Udazkeneko Jaialdia egingo dute Uliako mintegietako parkean

Haurrentzako jarduera ugari antolatzen dituzte parkean./
Haurrentzako jarduera ugari antolatzen dituzte parkean.

Egun osorako egitaraua prestatu dute iganderako, parkeko txokoak ezagutzea ahalbidetuko duen ezkutaketa txapelketa barne

Igande honetarako eguraldi kaskarra iragarrita badago ere, Donostiako Uliako Lore-Baratzeko kideek hirugarren urtez jarraian antolatu duten Udazkeneko Jaialdiari eutsi diote, boluntario ugariren lanari esker biziberritu den eremuan egun osorako egitaraua prestatu dutelarik, Donostiako II. Ezkutaketa Txapelketa barne.

Antolatzaileek diotenez, zuhaitzez eta landarez beteriko 14.450m2-ko parkeak aukera ugari eskaintzen ditu ezkutatzeko "eta bertaratzen diren familiek denak erabili ahal izango dituzte". Eta, bide batez, parkea hobeto ezagutzeko aukera izango dute.

Hain zuzen ere, familia girokoa da boluntarioek igande honetarako, urriak 22, prestatu duten egitaraua: musika, zirkoa familian, udazken ereitea, piknika, lihoaren inguruko tailerra... Goizeko 10:30etik arratsaldeko 19:30era egongo da zer egin Ulia mendiaren magalean kokatutako parkean.

Proposamen deigarriena 11:00ak aldera hasiko den Ezkutaketa Txapelketa da, aurten bigarrenez antolatuko dutena. Parte hartu nahi dutenek lehenxeago hurbildu behar dute parkera, azken izen emateak eta dortsalen banaketa 10:30an egingo baitira.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos