Donostiatik abiatu da auto elektrikoa sustatzeko rallya

Instituzioetako ordezkari eta antolatzaileak, Donostiako Udaletxeko atarian

Arku atlantikoaren interes historiko eta turistikoko hainbat lekutatik igaroko da Nouvelle-Aquitaine, Euskadi, Nafarroa eta Tour de Vehicules Electriques-ek antolatuta

DVDonostia

Alderdi eder auto elektrikoentzako aparkaleku bihurtu da ordu eta erdiz, Nouvelle-Aquitaine Electrique Tour auto elektrikoen rally-aren irteera dela-eta. Donostiako alkate Eneko Goiak eta Mugikortasun eta Garraio zinegotzi Pilar Aranak harrera egin diete 23 partehartzaileei eta rally-ei irteera eman diete.

Rally-a atzo hasi zen autoen homologazioarekin, eta bi etapa ditu: Donostiatik Bordelera, eta Bordeletik Civaux-era. Ez da lehiaketa bat, baizik eta helburua segidakoa da: auto elektrikoa sustatzea garraio mota jasangarri, homologatu, autonomo eta erabilgarri bezala, eta era berean, kargatzeko azpiegiturak balioan jartzea eta, bereziki, karga azkarra egiteko puntuak.

Arku Atlantikoaren euro-eskualdea osatzen duten erakundeek, hau da, Aquitania, Euskadi eta Nafarroak, eta Tour de Vehicules Electriques-ek antolatzen dute ekimena da, aurtengoan seigarrenekoz.

Bi etapek 250-300 kilometroko ibilbidea dute eta arku atlantikoaren interes historiko eta turistikoko hainbat lekutatik igaroko da.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos