Europako hizkuntzen mapa berritua jarriko dute Tabakaleran

Europako hizkuntzen mapa berritua jarriko dute Tabakaleran
Unanue

Apirilaren 11n, 18:30etan, izango da ospakizun ekitaldia Tabakalera aurrean

DVDonostia

Bagera elkarteak Europako hizkuntzen mapa berritua jarriko Tabakaleran. Donostia Europako kultur hiriburu izan zen 2016an, eta horren harira, kontinenteko hizkuntza gutxituen mapa jarri zuten Tabakalerako kanpoaldean. Hiritartasuna amaitzearekin batera kendu zuten mapa, baina jendeak honen buelta eskatu zuen. Apirilaren 11n 18:30etan izango da ospakizun ekitaldia Tabakalera aurrean.

Brontzezko Europako Hizkuntzen Mapa berria lehengoa zegoen lekutik gertu jarriko dute, Tabakalera aurrean, Mandasko Dukearen kale inguruan. Udalaren enkarguz, brontzezkoa izango da mapa berria.

«Europako eta Donostiako hizkuntzen alde eta hauek bultzatzeko donostiarrek behin eta berriro erakusten duten grinagatik» antolatu du Donostiako Bagera elkarteak inaugurazio-ospakizun «xumea», jakinarazi dutenez.

Bertan, arte-lanaren egileek azalpenak emango dituzte pieza berriaren inguruan eta «musika zein beste sorpresa batzuez» gozatu ahal izango dute bertaratutakoek.

Iñaki Rifaterrak eta Manex Izagirrek diseinatu dute brontzezko Europako Hizkuntzen Mapa. Ospakizun ekitaldian izango dira, asteazkenean, 18:30etan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos