Esne Beltza, El Drogas, Ze Esatek! eta beste Piraten Aste Nagusian

Artxiboko argazkian, Non Servium taldearen kontzertua Flamenkako agertokian. / MICHELENA

Musika mota ugari biltzen dituen egitarau zaindua prestatu dute Flamenkarako abuztuaren 12tik 19ra

'15 urteko enbata, gora Donostia Pirata!' leloa aukeratu dute Donostiako Piratek 2017ko Aste Nagusirako, 2003ko abuztuaren 11an Donostia aurreneko aldiz abodatu zutenez geroztik egina duten bide joriaren adierazgarri. Piratak kezkatuta azaldu dira berriki kaia erabiltzeko izan ditzaketen arazoak direla eta, baina Aste Nagusia hurbiltzen ari den honetan hasiak dira xehetasunak aurkezten.

Proposamen orokorrez gain, jakina, Donostiako Piraten egituraren pieza nagusia diren kofradiek ere prest dituzte kartel eta egitarauak, web gune berrituko atal honetan ikus daitezkeenak.

Festa hiri osora zabalduko bada ere, kaiko Flamenka dute gune nagusi Piratek, eta kontzertu jendetsuenak ere hortxe egiten dira. Jai herrikoien aldeko mugimenduak egitarau bikaina prestatu du aurten ere Aste Nagusirako.

Aurreneko egunean, abuztuaren 12an, 3gabe2 taldeak erromeria giroa eramango du Flamenkara. Talde asko igoko dira oholtzara abuztuaren 13an: Koban, Iseo & Dodosound eta The Mousenhunters eta DJ P3Z .

Triki fusio gaua izango da abuztuaren 14koa, Huntza eta Esne Beltza ariko baitira. Reggae zaleek abuztuaren 15ean hartuko dute gozatua, Lágrimas de Sangre eta Bad Sound System-ekin. Abuztuaren 16a, berriz, Las Tea Party eta Woman Powah-ren gaua izango da, eta skazaleena 17koa, Ze Esatek! eta Juantxo Skalarik partekatuko baitute agertokia. Rockari emandako gauean, abuztuaren 18an, Pelaxek eta El Drogasek joko dute eta amaiera, abuztuaren 19an, hasiera bezalakoa izango da, erromeria girokoa, Tximeletaren eskutik.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos