Borrar
'Aita Mari' arrantzale eta marinelari eskainitako bustoa, Donostiako portuan Usoz
Ehun urteko itsas-ondarea

Ehun urteko itsas-ondarea

106 urte betetzen dira Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteak estatuko lehen arrantza Eskola sortu zuenetik eta 152 urte pasa dira Jose Maria Zubia, 'Aita Mari' arrantzale eta marinela hil zenetik. Omenaldai egingo diete Donostiako portuan

dv

Lunes, 8 de enero 2018, 18:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bihar, urtarrilak 12, bi urteurren garrantzitsu ditu ospatzeko Donostiako portuak. Batetik, 106 urte betetzen dira Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteak estatuko lehen arrantza Eskola sortu zuenetik eta bestetik, 152 urte pasa dira Jose Maria Zubia, 'Aita Mari' arrantzale eta marinela hil zenetik. 'Aita Mari' heroi famatu eta ezagunean bihurtu zen Euskal Herrian itsasoan burutu zituen salbamenduak zirela eta, Donostiako portuan bertan bere omenezko bustoak adierazten duen bezala. Aquariumak gogora ekarri nahi izan ditu bi data hauek 'Aita Mari'ren irudian lore sorta bana eskainiz.

1912ko urtarrilaren 9an Arrantza Eskola inauguratu zen Donostiako kaian dagoen Itsastarren San Pedro elizako Eskola-aretoan. Inauguraziora 15 eta 33 urte arteko 38 arrantzale bertaratu ziren, eta lehendabiziko ikasgaia jaso, euskaraz eta erdaraz, Matxitxako eta Capbreton arteko itsasargi eta portuko argiei buruz.

Marrazkia eta kaligrafia, lurrunaren mekanika eta meteorologiaziren ikasgaietako batzuk, eta gerora irakurtzeko, idazteko eta matematikako lau eragiketak jakiteko oinarrizkoak batu zitzaizkien, arrantzale askok ez baitzekizkiten. Urte bukaeran hirurogeita hamar ikasle agertzen ziren. Eskolak hartzea dohain zen, gastuak GOEren gainean geratzen ziren eta.

Eraginkorragoa izateko, Elkartea lau sailetan banatu zen. Haietako bat "Meteorologia eta soziologia ozeanografikoa" zen. Azken termino honek itsasoaz bizi zen jendearen ikerketak zituen gogoan, eta haien bizi baldintzak, ekonomikoa zein sozialak, kulturalak eta moralak ere hobetzeko asmoz jarduten zuen. Apaizak izaten ziren, hurbilago egoten zirelako, hobekien ezagutzen zituztenak eta beraz emaitza hobeak lortzen zituztenak. On Jose Zendoia zumaiarra gailendu zen lan hartan . Kaiko parrokoa zenez, elizako aretoak eskolarako utzi zituen.

"Itsas jendearengan duen eraginarengatik, badaki harroxko eta liskartsu horien lainezak apaltzen". Bera ere arrantzale familiakoa, beste marinel batzuen salbatzeko ahaleginean bizia galdu zuen Mari ospetsuaren ilobak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios