Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Miren Azkarate, 2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi-ordezkaria eta euskaltegi eta zentro homologatuetako ordezkariak
Donostiako Udalak 341.000 euro bideratuko ditu herritarren euskalduntzera

Donostiako Udalak 341.000 euro bideratuko ditu herritarren euskalduntzera

Merkatarientzat, ostalarientzat, gurasoentzat, etorri berrientzat edo erretiratuentzat euskara ikastaroak antolatu dituzte, 60 ordukoak eta 60 euroko prezioan

El Diario Vasco

Donostia

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Jueves, 7 de septiembre 2017, 14:39

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Donostiako Udalak 341.463 euro bideratuko ditu 2017-2018 ikasturtean donostiarren euskalduntzea laguntzeko, eta Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru laguntzak emango ditu ikasturte berrian ere. Horrela, HABEk homologatutako ikasturte osoko euskalduntze ikastaroak laguntzeko 265.848 euro bideratzea aurreikusi du, langabeentzako doako ikastaroak antolatzera 38.000 euro bideratuko ditu eta 37.615 euro xede bereziko oinarrizkoikastaro laburrak ordaintzeko izango dira.

Oinarrizko ikastaro labur horiek komunikazio behar zehatzak dituzten xede talde desberdinei zuzendutako ikastaroak izaten dira, hau da, merkatarientzat, ostalarientzat, gurasoentzat, etorri berrientzat edo erretiratuentzat. 60 orduko ikastaroak dira eta ikasleak 60 euro ordaindu behar ditu.

Horrela, Donostiako Udalak irailean euskaltegietan izena eman eta euskara ikasteko deia egin die donostiarrei. Horretarako, hiriko euskaltegi eta zentro homologatuekin batera, #euskaldunizate kanpaina jarri du martxan. Miren Azkarate 2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkariak eta euskaltegi eta zentro homologatuetako ordezkariek elkarrekin aurkeztu dute kanpaina.

Azkarateren esanetan, "#euskaldunizate lelopean euskalduntzera, hau da, euskara ikastera edo hobetzera animatu nahi ditugu oraindik ez dakiten donostiarrak. Aurreko urteko lelo berari eutsi diogu kanpainak duen helbururako oso egokia iruditzen zaigulako. Euskaraz eta gaztelaniaz du esanahia: euskaldun izan (euskaraz) eta euskara ikasi (gaztelaniaz)".

Hiriko autobusak izango dira publizitate kanpaina egiteko euskarri garrantzitsuenak eta, horrez gain, sare sozialen bitartez #euskaldunizate traola hedatuko da.

Euskaltegi eta zentro homologatuen ordezkariek adierazi dutenez, "asmo garbia dugu, Donostia euskalduntzea elkarlanean". "Gero eta euskaldunagoa den hirian oraindik euskara ez dakiten donostiarrak euskarara hurbildu nahi ditugu", nabarmendu dute.

Euskara ikasi edota maila hobetu nahi dutenek euskaltegi sare garrantzitsua dute Donostian (AEK, Bai&By, Hitzez, Ilazki, Legazpi 6, Mondragon Lingua, Urrats eta Urumea), eta ikasleen beharretara egokitutako eskaintza aurkituko dute. Euskaltegiek, batetik, ohiko aurrez aurreko ikastaroak eskaintzen dituzte euskaltegian bertan eta astean lau, sei, zortzi edota hamar orduko eskolak jaso daitezke; bestetik, euskara azkarrago ikasi nahi dutenentzat ikastaro trinkoak eskaintzen dituzte (astean 20 edota 25 ordukoak).

Euskaltegira joateko zailtasunak dituztenek, berriz, internet bidezko autoikaskuntza ikastaroak dituzte aukeran. Xede bereziko taldeentzako egokitutako ikastaro berezituak ere daude, hau da, guraso, merkatari, ostalari, enpresetako langile edota etorkinentzat antolatzen direnak.

Izena emateko jakin beharrekoak

Euskara ikastaro horietarako diru-laguntza eskatzeko epea urriaren 2tik azaroaren 17ra egongo da zabalik. Urritik aurrera euskara ikasten hasiko direnek eskatu ahal izango dute diru laguntza Euskara Zerbitzuan (Konstituzio plaza, 2) eta UdalInfo bulegoetan: Udaletxean, Morlansen eta Altzan. Diru laguntza eskaera on line egiteko aukera ere izango dute herritarrek www.donostia.eus eta www.donostieuskaraz.eus web orrietan.

Urrian hasiko diren ikastaroez gain, 2018ko otsailetik ekainera bitarteko ikastaroak ere diruz lagunduko dira. Ikastaro horietan parte hartuko dutenek otsailean egin ahal izango dute diru laguntza eskaera.

Aurrez aurreko ikastaro arruntez gain, bestelako ikastaro motak ere lagunduko dira: barnetegiak, autoikaskuntzakoak eta udakoak. Horiek diruz laguntzeko eskabidea ikastaroa hasi eta hilabeteren barruan egin beharko da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios