Donostiako mapa kartografikoa, hiritarren eskura

'Donostia oinez'-en aurkezpena, Udaletxean/
'Donostia oinez'-en aurkezpena, Udaletxean

'Donostia oinez' aplikazioari esker hiriko edozein bazter bistaratu eta neurtu daiteke, 400 kilometro kale baino gehiagoren informazio kartografikoa baitu

DV

Herritarrek eskura izango dute hemendik aurrera hiriko 400 kilometro kale baino gehiagoren informazio kartografikoa, Donostiako Udalak martxan jarri duen 'Donostia Oinez' aplikazioari esker. Honi esker, hiriko edozein bazter bistaratu eta neurtu daiteke eta 100.000 irudi kontsultatu.

Herritarrak, www.donostia.eus webgunearen bitartez, nahi dituen espazioak bistaratu ahal izango ditu eta baita haien azalera eta altueraren neurketak egin ere. Sistema berri honi esker, arriskutsuak izan daitezkeen egoerak aurreikusi daitezke erreskate eta salbamendu egoeretan.

Erreskate eta salbamendu egoeretan arriskutsuak izan daitezkeen egoerak aurreikusi daitezke aplikazioarekin

Udalak, duela gutxi, hiriko kaleak mapatzea enkargatu zuen. Guztira, laurehun kilometro baino gehiago. Honi esker, Udal teknikariek erraztasunez burutu ditzakete ikuskapenak, neurketa topografikoak eta inbentarioak hiriko edozein txokotan.

Gobernu ireki eta gardenaren konpromisora atxikiz, Udalak informazio hau beste agenteen eskura utzi nahi izan du, eta oro har, hiritar guztien eskura.

Honela, 'Donostia Oinez'-i esker, posible da ehun mila irudi esferiko eta hiru dimentsiotan neurtutako hiru mila eta bostehun milioz osatutako puntu-hodeia kontsultatzea. Web orrian bertan, hiriko edozein bazter bistaratu eta neurtu daiteke.

Neurketa zehatzagoak

Aplikazioari esker, fatxadekin jardunean dabilen enpresa batek, adibidez, zerbitzuen aurrekontuak erraztasun eta zehaztasun osoz egin ahal izango ditu. Hain konplexuak diren neurketak ekidin ahal izango dira, kostuak murriztuz eta segurtasuna areagotuz. Balorazioak egiazko beharretatik gertuago egongo dira.

Herritarrak nahi dituen hiriko espazioak bistaratu ahal izango ditu, eta baita neurketak egin ere: distantziak azalerak, altuerak…. Hala nola, portaletik edukiontzietara dagoen distantzia, farola baten edo zuhaitz baten altuera eta abar luze bat.

Suhiltzaileek ere eraikinen altuera neurtu ahal izango dute eta larrialdi kasuetan behar duten azpiegitura zein den aurreikusi ahal izango dute, era berean, sarbideak ziurtatuz. Sistema berri honi esker, arriskutsuak izan daitezkeen egoerak aurreikusi daitezke erreskate eta salbamendu egoeretan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos