Donostiako Emakumeen Etxeak ikastaro eskaintza berria aurkeztu du

Ikastaroetan izena emateko Emakumeen Etxera jo behar da/
Ikastaroetan izena emateko Emakumeen Etxera jo behar da

Irantzu Varelaren eskutik 'Generotik ateratzen da: gaur egungo eta biharko teoria feministetara eta queeretara hurbilduz' hizketaldia, edo Furia artistaren rap tailerrera joateko aukera izango da aurten

DV

Urte hasiera aprobetxatuz, Donostiako Emakumeen Etxeak urtarriletik aurrera eskainiko dituen ikastaroen berri eman du. Ikastaro berriak izango dira, besteak beste, modari buruzkoa, gorputzen antropologia feminista batetik abiatuta, edo enpleguaren ingurukoak.

Egitasmo-zerrendan sartzen dira, adibidez, 'Curriculum ikusezinak', 'Zure lan proiekturako tresnak' eta 'Nola komunikatu eraginkorki, eroso sentituaz'.

Halaber, eskaintza berrien artean daude 'Generotik ateratzen da: gaur egungo eta biharko teoria feministetara eta queeretara hurbilduz', Irantzu Varelaren eskutik, edo 'Zaintza era berriak sortuz', Kontxi Lopezek gidatua. Gainera, Furia artistak rap tailerra eskainiko du berriz ere.

Halaber, 2017ko urrian hasi arren plazak atera dituzten ikastaroak ere badaude: arte plastikoak, arte performatiboa, edo euskal literaturaren inguruko irakurle eskola feminista. Ikastaroetan izena emateko Emakumeen Etxera jo behar da, 10:00etatik 21:00etara.

Urte osoko egitasmoa eskuragarri dago hemen.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos