#BasqueChallenge, Donostiako bisitariak euskarara hurbiltzeko erronka

Donostia bisitariz gainezka urriaren 12an./SARA SANTOS
Donostia bisitariz gainezka urriaren 12an. / SARA SANTOS

Ekimenean parte hartzeko modu desberdinak daude, eta horretarako epea azaroaren 30ean itxiko da

Donostia bisitatzen duten pertsonei euskara ezagutarazteko #BasqueChallenge erronkan parte hartzeko epea azaroaren 30ean bukatuko da. Parte hartzaileek beren burua grabatu behar dute "Ni gai naiz. Zuek ere izango al zinatekete?" esaldia esanez, eta sare sozialetan zintzilikatu. Beste aukera bat da #BasqueChallenge bideoa partekatu eta lagun bati erronka botatzea.

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Donostia Turismoa & Convention Bureau erakundeak Visit-Bizi 2017-2021 Turismoko Gida Planean jasotako laneko ardatzen artean, euskara eta euskal kultura bultzatzearen aldeko apustua dago. "Hiriek gero eta elkarren antza handiagoa dute, baina bisitariek benetakotasuna eta leku bakoitza ezberdin eta berezi egiten duena bilatzen dituzte. Hori guztia gure hizkuntza eta kultura nazioartean hedatzeko eta balioa emateko aukera bikaina da", azaldu du.

#BasqueChallenge erronkaren helburua bisitariei euskara modu dibertigarri eta biralean ezagutaraztea da. Bertakoek ere parte hartu dezakete, guztion artean, bideoari eta euskarari ahalik eta oihartzun handiena emateko. Japoniako, Australiako, Zeelanda Berriko, Frantziako, Alemaniako, Erresuma Batuko, Irlandako, Argentinako, Suitzako eta beste herrialde batzuetako turistak dagoeneko ausartu dira "Ni gai naiz, zuek ere izango al zinatekete?" esaldia errepikatzen eta grabatzen, eta aurkezpen bideoak, orain arte, 270.000 ikustaldi baino gehiago izan ditu.

Parte hartzeko bi aukera daude: bideoa sare sozialetan partekatzea eta lagun bati erronka botatzea (haren aipamena eginda), eta esaldia errepikatuz bideoa grabatzea eta Donostia Turismoa & Convention Bureauren sare sozialetara igotzea #BasqueChallenge traolarekin.

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, parte hartzaile guztien artean zozketa egingo da, eta irabazleak hiru Michelin izarreko Arzak jatetxean bi lagunentzako bazkaria eskuratuko du.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos