Artisau azokarako prest

Unai Zabala artisauak bere aizto berezi bat entregatuko dio Ramón Rotetari omenaldi modura
Unai Zabala artisauak bere aizto berezi bat entregatuko dio Ramón Rotetari omenaldi modura

Eskuz egindakoak eta baserriko produktuak saltzen ariko dira 49 artisau Okendo plazan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Aurtengoa Santa Anako azokaren 33. edizioa izango da, bihar, igandez. Artisautzako postuak, herriko erakuskariak, musika-tresnen erakusketa eta Ramón Rotetari omenaldia antolatu dituzte, besteak beste. Okendo plazan, Artisautzako Azoka tradizionala bisitatzeko aukera izango dute bisitariek. Azokak, 10etatik 14etara eta 17etatik 20etara bitarteko ordutegian, artisauen lana jarraitzeko aukera eskainiko du.

49 artisauk eskainiko dituzte beren lanak guztira. 25 postu eskuz egindako hainbat gauzakirenak izango dira: bisuteria, tailla, makramea, larrua, esmaltea, kuia-lanparak... Bestalde, 24 postuk hainbat motatako janari-produktuak eskainiko dituzte: kontserbak, postreak, hestebeteak, gazta, eztia...

Horrez gain, udaletxeko arkupeetan, herriko zenbait elkarteren lau erakuskari egongo dira: egur-tailla Zurlanketaren eskutik, Biyak Batekoen eskulanak, Lasarte-Oriako parpailagileen ehozirizko lanak eta Patxi Altunak egindako maketak.

12:00etan, Unai Zabala artisauak bere artisau-produkzioko aizto berezi bat entregatuko dio Ramón Rotetari, haren jardunbidearen omenaldi moduan.

Santanetako ekitaldien barruan, Udalak, Sendokirekin batera, musika-tresna herrikoien erakusketa bat antolatu du Mercero gunean. Erakusketa asteartean 18:00etan inauguratuko da, eta uztailaren 23ra arte bisitatu ahalko da, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean. 12:30ean eta 18:30ean bisita gidatuak izango dira.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos