Borrar
Donostian egindako agerraldiko argazkia. ASKEKINTZA
7.200 euroko isuna «Ursula txerria defendatzeagatik»

7.200 euroko isuna «Ursula txerria defendatzeagatik»

Askekintzak «Mozal Legea» ezarri izana leporatu dio isuna jarri dion Donostiako Udalari

Miércoles, 16 de mayo 2018, 11:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Donostiako Udalak iazko Santo Tomas Egunean Ursula txerriaren presentziaren inguruan izandako gertakarien ondorioz 7.200 euroko isuna jarri diela-eta, 'Mozal Legea' aplikatu izana leporatu dio Askekintza mugimendu antiespezistak, ELEAK-Libre-rekin batera egindako agerraldian salatu zutenez.

«San Tomas jaietan Ursula txerria defendatzeko ekintzan parte hartzeagatik Mozal Legea aplikatu digute. Azken egunetan, Askekintzak antolaturiko ekintza horretan parte hartu genuen Euskal Herriko mugimendu antiespezistako 12 kideei isun bana heldu zaizkie. Guztira 7.200 euro eskatzen dizkigute erresistentzia pasiboa erabiliz, Ursula txerriaren erakusketa galarazten saiatzeagatik», adierazi zuten.

«Inpunitate osoz herri mugimenduak erreprimitzen dituztenek, kolpe handi bat eman nahi izan digute» nabarmentzeaz gain, aurrerantzean ere euren jarrerari eutsiko diotela azaldu zuten. «Udaletxeak eskaintzen zuen bidetik egin ezin zela ikusirik, gure modura egitea erabaki genuen. Ezerk ez duelako legitimatzen aske izan nahi duen izaki baten interesen urraketa, norbanako bat 12 orduz erakusketa objektu gisa tratatzea ezin delako inondik inora onartu. Beste espezieetako animaliak errespetatu beharreko norbanakoak dira, eta ez objektuak. Neurrigabeko egite honekin isilarazi nahi izan gaituzte, baina gure aldarria inoiz baino ozenago entzunaraziko diegu. Animalioi mozalik ez!», esan zuten, gogoratuz maiz saiatu direla Udalarekin biltzen, haingandik erantzunik jaso gabe.

ELEAK-Libre mugimenduaren ordezkariek, Mozal Legearen indargabetzea eskatzeaz gain, orain arte izan duen eragina gogoratu zuen. «2015-2017 bitartean 11.000 aldiz baino gehiagotan erabili dute. EAEn Ertzaintzak 8.000 espediente martxan jarri ditu eta Polizia Foralak beste 3.000 Nafarroan. Ezarritako zigor hauen guztien artean, 4.000 inguru izan dira zuzenean Eskubide Zibil eta Politikoekin zer ikusirik izan dutenak: manifestaldiak, kontzentrazioak, desobedientzia ariketak, poliziarekiko errespetu faltak, propaganda jartzeak, eraikinen okupatzeak...», zehaztu zuten.

Gogoratu zuten, halaber, mugimenduak hala eskatuta «Euskal Legebiltzarrak Madrilen aldebakartasunez PPk onartu zuen Mozal Legearen aurkako iritzia eman» zuela mozio baten bidez. eta «eskari berari erantzunez, gauza bera» egin zuela joan den urtean Donostiako Udalak.

Izan ere, «herritarron oinarrizko Eskubide Zibil eta Politikoak mugatzen edota suntsitzen ditu» lege horrek, eta ez ditu «Adierazpen Askatasuna, Biltzearena eta Manifestatzearena» errespetatzen. ELEAK-Libre mugimenduak gaia Donostiako Udal Batzan gaia aztertu dadin mozioa aurkeztuko du eta, Askekintzako kideei elkartasuna adierazteaz gain, isuna ordaintzeko egin beharko duten diru bilketan laguntzeko konpromisoa hartzen du.

n

2.- ELEAK-Libre mugimenduaren esku-hartzea

ELEAK-Libre Mugimenduak hala eskatuta, duela pare bat urte Baina euskal jendarteak arbuiatzen duen Mozal Legea aplikatzen jarraitzen dute euskal instituzioek, 2016an Legebiltzarrak Gobernuari ez aplikatzeko eskaera egin zion arren...

Mugimendu sozialok hasieratik eskatu dugu Mozal Legearen indargabetzea, herritarron oinarrizko Eskubide Zibil eta Politikoak mugatzen edota suntsitzen dituelako. Giza Eskubiderik gabeko demokrazian ez dugu sinesten eta nolako askatasuna dago Adierazpen Askatasuna, Biltzearena eta Manifestatzearena errespetatzen ez den jendarte batean?

Mozal Legearen aplikazioaren emaitza Hego Euskal Herrian izugarria da.

ELEAK-Libreren aldetik herritarren oinarrizko Eskubide Zibil eta Politikoen aurkako erasotzat jotzen dugu Askekintzaren aurkako zigor hau. Etengabe zigorren proportzionalitatea darabilten horiei proportzionala iruditzen al zaie okupazio ez biolento batengatik 7.200€ko isuna jartzea?

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios