Diario Vasco

Baietz 20 ordu euskaraz Intxaurrondon

Baietz 20 ordu euskaraz Intxaurrondon
  • Ostiralean eta larunbatean euskaran murgilduta bizitzen saiatuko da Donostiako auzoa. Hurrengo erronkan, 20 egunez egingo dute saioa

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado y mochilas para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos de piel de diseño exclusivo.

Hasta 80%

Diseño y calidad en tu descanso

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Selección de marcas en moda íntima para hombre

Hasta 70%

Decora las ventanas de tu hogar con originales estores

Las mejores marcas a los mejores precios

Miss Sixty, Morellato y V&L

Hasta 80%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Intxaurrondo auzo donostiarreko hainbat eragileren ekimenez, 'Baietz 20 ordu euskaraz' egitasmoa egingo da ostiralean eta larunbatean, martxoaren 31n eta apirilaren 1ean. Auzotarren artean euskararen erabilera aktibatu eta hizkuntza berdintasuna sustatzeko asmoz antolatuko da egitasmoa auzoan.

Intxaurrondon euskararen egoera eraldatzeko baldintzak sortu nahi dira 2017an eta horretarako bi fase aurreikusi dira: lehen aldian, 'Baietz 20 ordu euskaraz' ekimena antolatuko da, eta bigarrenean, azaroaren 13tik abenduaren 3ra, 'Baietz 20 egun euskaraz'.

Intxaurrondoko herritar askok euskaraz bizitzeko eta euskara ahalik eta gehienetan erabili ahal izateko duten nahia adierazteko antolatuko da 20 orduko maratoia auzoan. Festak Bernart Etxepare plazan izango du gune nagusia, han karpa bat jarriko baita eta ekintza gehienak bertan garatuko baitira. Auzoko eragile gehienek parte hartuko dute maratoi honetan eta era guztietako ekintzak antolatuko dira: antzezlanak, literatura, musika eta dantza emanaldiak, euskara praktikatzeko egitasmoak, pailazoak, ikastaroak, erromeriak, kalejirak, kirol ekitaldiak, Donostiako suhiltzaileen erakustaldia eta abar.

Mikel Urdangarin Plazara Goaz euskara batzordeko kidearen esanetan, «auzotar guztiak handik igarotzea nahi genuke. Auzoko eragile gehienek parte hartu dute ekimenaren antolaketan modu batean edo bestean, eta saiatu gara auzotar guztientzat erakargarriak izan daitezkeen ekinbideak antolatzen. Jarduera guztiek, gainera, ardatz bat dute oinarri: umorea eta bizipoza, disfrutatzea nahi dugu eta».

Bigarren fasean euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa jarriko da martxan, euskara «orain baino gehiago erabiltzeko erronka pertsonala eta kolektiboa» proposatuz. Egitasmoaren helburua euskal hiztunak eta elebidun hartzaile pasiboak aktibatzea da.

Intxaurrondon, hirutik batek (%37,47) euskaraz daki eta hirutik bik(%66,17) ulertzen du. «Egitasmo honekin euskaldunen artean euskaraz egitea nahi dugu, baita euskaraz ulertzen dutenekin ere, elkarrizketak elebidunak sustatuz, hau da euskaraz dakienak euskaraz ulertzen duenarekin euskaraz egiteko aukera zabaltzea, nahiz eta honek gazteleraz erantzun. Guretzat garrantzitsuak diren pertsonekin euskaraz egin nahi dugu. Maite dugun hizkuntza oparitu nahi diegu, haiek ere doan ikastaro aukera izan dezaten», azaldu du.

Elkarrizketa elebidunak

Bestalde, Miren Azkarate Donostiako Udaleko Kultura, Euskara eta Hezkuntzako zinegotziak bide horretan sakontzea beharrezkoa ikusten du. «Euskararen erabileran urratsak ematen jarraitzeko elkarrizketa elebidunak sustatzea oso garrantzitsua da. Elkarrizketa elebidunak normaltasunez hartzea da gakoa, euskaldunak eta ia euskaldunak kontzientziatu behar ditugu horretarako».

Bere esanetan, elkarrizketa elebidunak sustatzea mesederako da, batez ere euskara ikasten hasi direnentzat. «Sarritan euskaldunok ez gara ausartzen euskara ikasten ari direnei euskara egiten eta mesede baino kalte egiten diegu, euskaraz aritzeko eta praktikatzeko pertsonak behar baitituzte euskararen jabekuntza prozesuan aurrera egiteko», adierazi du.

Bi iturritatik dator Intxaurrondoko egitasmoa. Alde batetik, Lasarte-Orian lau urtetik behin antolatu ohi duten Euskararen Maratoiaren azken ediziotik abiatuta egin den 40 eguneko esperientzia izan dute inspirazio iturri, eta, bestetik, Egia auzoan euskaldunak aktibatzeko eta ahalduntzeko egindako hainbat egunetako ekimena ere hartu dute oinarri.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate