Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Txillardegiren bi bilobek jarri zuten liburutegian haren izena daraman kartxeltxoa.
Txillardegiren omenezko ekitaldiak, abian

Txillardegiren omenezko ekitaldiak, abian

Besteak beste, haren irudia eta izena dituen karteltxoa jarri zuten Udal Liburutegi Nagusian, omenaldia bultzatu duen ekimenaren «errebindikazioaren adierazle»

El Diario Vasco

Lunes, 16 de enero 2017, 11:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Iragarrita zuen moduan, eta Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' hil zela bost urte bere diren honetan, 'Txillardegi Liburutegia' herri ekimenak asteburu honetan jarri ditu abian Donostian hainbat ekitaldi, idazle, hizkuntzalari eta politikaria omentzeko eta Udal Liburutegi Nagusiari haren izena jar diezaioten eskatzeko.

Igandean, urtarrilaren 15ean, Txillardegiren azken urteetako bizitoki izandako Lasala plazan hasi zen omenaldia. Herri ekimenaren izenean, Dani Goñik gogoratu zuen orain dela lau bat urte Donostiako Udalari Liburutegi Nagusiari Txillardegi izena emateko proposamena egin ziotela hainbat idazlek. Une hartan, proposamen hark ez zuen aurrera egin, baina orain berriz aurrera egiteko aukera berria dagoelakoan, azkenaldion proposamenarekin bat egin duten hainbat pertsonaren zerrenda irakurri zuen.

Ondoren, gazte boskote batek interpretatutako kantak eta Txillaregiren zenbait tesaturen irakurketak tartekatu ziren.Dorleta Urretabizkaiak eta Fito Rodriguezek irakurri zituzten testuak 'Haizeaz bestaldetik' ateratako pasarte bat eta 'Lingua navarrorum' izan ziren hurrenez hurren.

Lore-eskaintza egin ondoren, bertaratutakoak Alderdi Ederrera joan ziren, Liburutegi Nagusiaren sarrerara, eta han Txillardegiren bi bilobek karteltxo bat jarri zuten «herri ekimen honen errebindikazioaren adierazle».

Bukatzeko, bertaratutakook hiru pieza kantatu ditugu, Aberriaren mugak, Zazpiak oihal batetik eta martxa baten lehen notak. Ekitaldiak ez dira asteburukoekin bukatu, aste honetan bertan, hilaren 18an, 15:30ean, Filosofia Fakultatean, Existentzialismoaz Mintegi Irekia eskainiko baitzaio Txillardegiri.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios