Diario Vasco

Bertso saio berezia sansebastianetan

Bertso saio berezia sansebastianetan
  • Hilaren 22an izango da Antzoki Zaharrean

San Sebastian bezpera eta eguna oso egun garrantzitsua da donostiarrentzat eta danborradak leku haundia hartzen du bai bezperan zein egunean. Donostiako Udalak, San Sebastian egunaren harira, aurten lehenengo aldiz bertso jaialdi bat antolatu du eta gainera aurrerantzean hitzordu finkoa izatea nahi du.

Bertso saioa hilaren 22an izango da Antzoki Zaharrean, arratsaldeko 18:00etan. Bertan parte hartuko duten bertsolariak hauexek dira: Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi, Nerea Elustondo, Sustrai Colina, Miren Amuriza eta Igor Elortza. Gai-jartzaile lanetan Saroi Jauregi izango da.

Bertso jaialdiaren sarrera 12 euroan dago salgai donostiakultura.eus atarian, urtarrilaren 2az geroztik. Donostia Kulturako bazkideentzat %10eko deskontua izango du.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate