Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Urtarrilaren 3an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, 20:00etan hasiko da emanaldia
Euskal Herriko gazte orkestra Donostian ariko da

Euskal Herriko gazte orkestra Donostian ariko da

Neguko topaketan Juan José Ocón donostiarrak gidatutako 52 musikari gaztek parte hartuko dute

El Diario Vasco

Lunes, 26 de diciembre 2016, 12:37

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) ohiko neguko topaketa hasi du astelehen honetan, abenduaren 26an, Eibarko hezkuntza esparruan, eta urtarrilaren 5era bitartean egingo du. Harold Lloyd eta berak protagonizaturiko "Safety Last!" (Euli-gizona) film mutua izango dira topaketaren ardatza. Filmaren proiekzioak irauten duen 73 minutuetan ikusleari musikaren eta irudien arteko "sinbiosi perfektua" helaraztea izango da erronka, "egundoko sinkronia ariketa gauzatuz".

EGOren arduradunek jakinarazi dutenez, musikari gazteek hiru emanaldi eskainiko dituzte neguko topaketaren baitan: urtarrilaren 3an Donostiako Victoria Eugenia antzokian, urtarrilaren 4an Gasteizko Principal antzokian eta urtarrilaren 5ean Bilboko Euskalduna jauregian. Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira.

"Oraingoan, gure erkidegoko biztanleen artean musika sinfonikoa modu erakargarrian zabaltzea izango da EGOren helburua. Horrela, publiko berria sortu nahi du, hori funtsezkoa baita gure musikari gazteen etorkizuneko ibilbide profesionalari begira. Kontzertuak jaialdi bat izatea da gure asmoa, musikarientzat nahiz entzuleentzat. Programa familiartean entzun eta ikus dadila nahi dugu, denok ezagutzen ditugun abestiak baitira", azaldu dute.

Aurtengo neguko topaketan, Juan José Ocón donostiarrak gidatutako 52 musikari gaztek parte hartuko dute. Irakasleei dagokienez, Musikeneko Catalin Bucataru (biolina), Bilboko Orkestra Sinfonikoko Gabriel León (txeloa eta kontrabaxua), Euskadiko Orkestra Sinfonikoko Didier Bousquet (metalezko haizea), Hernaniko Musikako Eskolako Roberto Pacheco (zurezko haizea) eta Escuerdo Kontserbatorioko Jorge Pacheco (perkusioa) izango dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios