Diario Vasco

Udalak 20.400 euro banatuko ditu udako euskara ikastaroetan parte hartu dutenen artean

  • Horrez gain, 38.0000 euro banatuko ditu langabeentzako ikastaroak antolatu dituzten sei euskaltegien artean

Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du 20.421,42 euroko diru laguntza ematea udako euskara ikastaroetan parte hartu duten ikasleei, 16 urtetik gorako donostiarren edo Donostian lan egiten duten pertsonen euskalduntzea sustatzeko ekimenen baitan.

Diru laguntza jaso ahal izateko, ikasleek homologatutako HABE euskaltegietako batean izena eman behar izan dute eta, baldin eta euskaltegiak ezarritako helburuak betetzen badituzte eta %85eko bertaratzea badute, gehienez ordaindutako matrikularen %50 jasoko dute, Donostiako Udalak jakinarazi duenez.

Gainera, Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du hurrengo euskaltegi hauetako langabeentzako euskara ikastaroak diruz laguntzea: Legazpi, Urumea, Hitzez, Urrats, Amara Berri AEK eta Ilazki. Euskaltegi horien guztien artean hamar talde osatu dituzte eta, guztira, 106 ikaslek hartu dute parte. Donostiako Udalak 38.0000 euro banatuko ditu euskaltegi horien artean.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate