Diario Vasco

Donostiako Kantu Zaharren Afaria, Kursaalean

Ni Neu jatetxean izango da
Ni Neu jatetxean izango da
  • Afaria eta kantu ezagunak uztartuko ditu ekitaldiak

Donostiako Kantu Zaharren Afariak musikaz eta gastronomiaz beteko du Kursaal Jauregia abenduaren 3an, 20:00etatik aurrera. Bertaratzen direnek Ni Neu jatetxeak eskainitako afariaz gozatzeko aukera izango dute, eta kantutegi tradizionaleko abestiak kantatuz parte hartuko dute.

Musikari profesionalen ondoan, artista gonbidatuak, dantzariak, joaldunak... izango dira. Anjel Mariezkurrenak gidatuko du saioa, eta emozioak eta sorpresak ere ez dira falta izango. Bertan izango diren abeslari, musikari eta dantzarien arten Estitxu Pinatxo, Bankako Menditarrak, Juanpa Agirre, Jaione Olazabal eta Leitzeko Dantzariak egongo dira.

Ikuskizuna ETBk grabatuko du eta edukiera mugatuta du (270 pertsona gehienez). Erreserbak telefonoz (943 003170) edo mailez (kursaaleszena@kursaal.org) soilik egin daitezke.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate