Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Herritarrek euskara erabiltzeko urratsa eman dezaten lehiaketa antolatu da

Herritarrek euskara erabiltzeko urratsa eman dezaten lehiaketa antolatu da

Duela bi urte abian jarri zen “Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz” egitasmoa Donostian, eta gaurdaino 1.098 saltegik bat egin dute

DV

Martes, 8 de noviembre 2016, 11:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Nik hemen ere euskaraz kanpaina eta lehiaketa abian da Gros, Egia, Amara Berri eta Loiolako Erriberan, eta azaroaren 26ra arte iraungo du. Auzo horietan identifikatu diren eta lehiaketan parte hartu nahi duten establezimenduetako bezeroek Truke-txartel bat jasoko dute euskara erabiltzeagatik establezimendu horretan. Txartel hori saritua izan den jakiteko Donostiako kaleetan jarriko diren postu ibiltariren batera joan beharko da. Postu horietan panel bat egongo da zenbakiekin eta truke-txartela duenak horietako bat aukeratuko du saria eskuratu ahal izateko.

Egitasmo hau abian jarri zenetik 4.108 establezimendu bisitatu dira eta horietatik 1.712 saltegik, %41,67, baldintzak betetzen dituzte, hots, bezeroei arreta eskaintzen diren langileen erdiak euskaldunak dira.

2.000 euro banatuko dira saritan (40 euroko 50 erosketa txartel) eta irabazleek truke-txartela eskuratu zuen establezimenduan gastatuko dute dirua. Sari horiez gain, beste hainbat produktu sorta (poltsak eta abar) lortzeko aukera egongo da.

Miren Azkarate, 2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkariak azaldu duenez, Udalak erraztasunak eman nahi dizkio euskara erabili nahi duen herritarrari eta horretarako ari da identifikatzen zerbitzua euskaraz eman dezaketen saltegiak. Horrekin batera, garrantzitsua iruditzen zaigu donostiarrak animatzea hiriko denda eta establezimenduetan euskaraz egitera eta asmo horrekin antolatu dugu lehiaketa hau.

Postu ibiltariak ondoko egun eta lekuetan egongo dira kokatuta: azaroaren 11n Groseko Nafarroa Beherea plazan, 12an Egiako Luis Martin Santos plazan, 19an Loiolako Erriberako Bartzelona Hirib. 20an, 25an Amara Berriko Amara plazan eta 26an Amara Berriko Madril etorbidearen 16an.

Irudia eta errentagarritasuna hobetzeko

Donostiako merkataritzaren bezero garrantzitsuenak donostiarrak eta gipuzkoarrak izanik (%71,9) eta kontuan hartuta hauen euskararen ezagutza (donostiarren %40,6 eta Gipuzkoarren %53,7 euskaldunak dira), euskaraz hitz egiteko eskaintza bermatuz gero, bezero euskaldunari zerbitzu hobea eskainiko zaio, eta negozioa errentagarriagoa izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios