Diario Vasco

Laugarren estropada akademikoa jokatuko da igandean Urumean

Iazko estropadako irudi bat.
Iazko estropadako irudi bat. / P. MARTINEZ
  • Bost unibertsitatetako kirolariak lehiatuko dira lau modalitate desberdinetan

Datorren igandean Urumean jokatuko den estropada akademikoaren laugarren edizioa aurkeztu dute ostegun honetan Donostiako Udaletxean. Norgehiagokaren xedeak azaltzeaz gain, «mundu osoan diren unibertsitate-kiroletan, arraun olinpikoa da estuen lotuetako bat. Jakina da egingarria eta osasungarria dela ikasketak eta kirola bateratzea, bai eta errentagarria ere», gogoratu dute. Lau unibertsitate, Oreki Fundazioa eta Donostiako Ur-Kirolak eta Donostia-Arraun Lagunak arraun-elkarteak sustatzen dute jarduera, eta Donostia 2016ren Elkarrizketak lerroaren babesa ere badauka.

Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Wroclaw University of Technology dira parte hartuko dute unibertsitateak. Lau modalitatetan lehiatuko dira arraunlariak: gizonezkoen lemazaindun zortziko maila, emakumezkoen scull-a, jaitsiera erlojuz kontra eta esprint modalitateak izango dira.

Honelako ekimen ugari dago mundu osoan, batez ere Europan, Ipar Amerikan eta Australian. University Boat Race delakoa dateke, seguruenik, guztietan ospetsuena: lemazaindun zortziko ontzien kategorian (8+) jokatzen da Tamesis ibaian eta Oxford eta Cambridgeko unibertsitateen taldeen artekoa da norgehiagoka. Bi ikaslek asmatutako erronka moduan jaio zen University Boat Race, eta haren lehen estropada Henley on Thames herrian jokatu zen, 1829ko ekainaren 10ean.

Estropadan gizonezkoen zortzi zortzikok (8+) eta emakumezkoen lau lau scullek (4X) jardungo dute bost unibertsitateen izenean. 90 arraunlari inguruk hartuko dute parte. Urumean jokatuko da, 2016ko urriaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan, eta bi fase izango ditu:

1. fasea: 1,35 itsas miliatan (2.500 m), Astiñeneko zubitik (Loiola) Maria Kristina (Donostiako tren-geltokiko) zubiraino, erlojupean.

2. fasea: 500 meroko esprinta, Mundaizko zubitik Maria Kristina zubiraino. Kanporatze-txandak eta finalak jokatuko dira.

Estropadari lotutako kirol-jarduera kulturalak ere antolatu dira. Arraunean ez dabiltzan ikasleek eta, oro har, herritarrek parte har dezaten, bi jarduera antolatuko dira, arraun olinpikoren eta kirolaren balioen dibulgazioarekin zerikusi dutenak, irudi lehiaketa eta komunikazio lehiaketa. Batak zein besteak estropada akademikoa du gai nagusitzak eta oinarriak, estropadaren inguruko informazio guztiarekin batera, Facebooken (estropadaakademikoa) daude.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate