Diario Vasco

Euskara nabarmentzea proposatzen du Donostiako Udalak

  • Esku orria argitaratu du enpresek eta elkarteek jendaurreko jardunean hizkuntza ofizialen erabilera egokia egin dezaten

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak esku orri bat argitaratu du jendaurreko euskarri eta jardueretan, ahoz nahiz idatziz, Udalak onartutako hizkuntza ofizialak erabiltzeko jarraibideak modu egokian gauzatzen laguntzeko. Esku orri horretan, edozein enpresak edo erakundek kalean antolatzen dituen jarduera eta zerbitzuetan hizkuntzak nola erabili behar diren ikusteko ereduak eta benetako adibideak jasotzen dira.

Guztira, esku orriaren 4.000 ale argitaratu dira Udalak kontratatzen edo diruz laguntzen dituen enpresa eta elkarteen artean banatzeko. Horrez gain, Udalak parte hartzen duen enpresa, erakunde zein sozietate publikoei ere helarazi zaie informazioa.

Udaleko Euskara Zerbitzuak, bere aldetik, hizkuntza jarraibideok betetzen laguntzeko hizkuntza aholkularitza eta testuen zuzenketa zerbitzua eskainiko du behar den guztietan.

Donostiako Udalak onartutako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren helburu nagusia da herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea, eta hizkuntza eskubide horiek bermatu behar dituzte bere osotasunean bai Udalak, Erakunde Autonomoek, Sozietate Publikoek eta hauek kontratatzen edota diruz laguntzen dituzten enpresek eta elkarteek.

Era berean, esku orri hori eta informazio gehiago eskura daiteke www.donostiaeuskaraz.eus webean.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate