Diario Vasco

47.300 euro gazteria arloan lan egiten duten taldeentzat

Gurutze Gorria da Donostiako Udalaren diru-laguntza jasoko duen talde bat.
Gurutze Gorria da Donostiako Udalaren diru-laguntza jasoko duen talde bat. / EFE
  • Donostiako Udalak diru-laguntza emango die «hiriaren ongizatean eta bizi kalitatean eragin zuzena duen lana» egiten duten taldeei

Donostiako Udaleko Gobernu Batzordeak gazteria arloan lan egiten duten 43 elkarte edo talderen artean 47.300 euroko diru laguntza banatzea onartu du astearte honetan.

Laguntza jasoko duten elkarte horien artean daude, besteak beste, Aspanogi (1.004,01 euro), Gurutze Gorria Gazteria (1.004,01 euro), DYA Gipuzkoa (825,52 euro), Hezkide Eskola (1.182,50 euro), SOS Arrazakeria Gipuzkoa (1.383,30 euro) edota Uliako Auzo Elkartea (1.182,50 euro).

Donostiako Udaleko Gazteria Sailak elkarte eta talde horiek guztiek egiten duten «lan garrantzitsua» aintzatetsi nahi du horrela, hain zuzen ere, «hiriaren ongizatean eta bizi kalitatean eragin zuzena duen lana».

Temas