Diario Vasco

Euskotrenek autobusen ibilbidea aldatuko du igande honetan goizean

Aldaketak 'VIII Baxurde Txiki Krossa' ospatuko delako izango dira.
Aldaketak 'VIII Baxurde Txiki Krossa' ospatuko delako izango dira.
  • Usurbilgo Kale Nagusia moztuta egongo da goizeko 09:00etatik 14:00etara

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak aldaketak sartuko ditu bere autobusen ibilbidean Usurbilen (UK09 linea Zumaia – Donostia N-634), igandeko, irailaren 18ko, goizean, 'VIII Baxurde Txiki Krossa' ospatuko baita.

Usurbilgo Kale Nagusia moztuta egongo da goizeko 09:00etatik 14:00etara. Hori dela eta, Euskotreneko autobusek saihesbidetik zirkulatu beharko dute, Zumaia noranzkoan.

Aipaturiko orduetan, eta Zumaiarantz doazen zirkulazioetarako bakarrik, autobusek San Inazioko biribilgunean eta Atxegalde auzoan izango dituzte Usurbilgo geralekuak.

Aurkako noranzkoan, Donostiarantz, doazen zirkulazioei dagokienez, ohiko ibilbidea eta geralekuak izango dituzte.

Temas