Diario Vasco

Udal gobernu demokratikoa eta erbestera joan ziren herritarrei omenaldia

Artxiboko argazkia. Tropa frankistak Elgoibartik sartzen, 1936ko irailean.
Artxiboko argazkia. Tropa frankistak Elgoibartik sartzen, 1936ko irailean.
  • Donostiako Udalak omenduko ditu astearte honetan, irailak 13, kolpe militarraren 80. urteurrenean joan zirenak, 19:30ean Udalbatza aretoan

Donostiako Udalak omenduko ditu astearte honetan, irailak 13, kolpe militarraren 80. urteurrenean Udal gobernu demokratikoa eta erbestera joan ziren herritarrak, arratsaldeko 19:30ean Udalbatza aretoan.

Bestalde, egun berean, 'Oroimena bizirik' erakusketa zabalduko da Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean eta azaroaren 27ra arte ikusgai egongo da.

Gardentasuneko, Giza Baliabideetako eta Berrikuntzako zinegotzi Juan Ramón Vilesek donostiar guztiak «ekitaldi xume, sinboliko eta sentitu hauetan» parte hartzera gonbidatzen ditu.

'Irailak 13: argia itzali' ekitaldia

Hika antzerki taldeak musika eta hitzen laguntzarekin 1936ko irailaren 13an bizi izandako «zapalkuntza, Donostiarren bizi-larritasuna eta demokrazia eza antzeztuko du». Ekitaldia Udalbatza aretoan izango da bihar, hilaren 13an, 19:30ean.

'Oroimena bizirik' erakusketak, bestalde, «gerra zibilean eta frankismoaren garaian gehiegikeria larriak pairatu izan zituzten lagun guzti horien aitortza izan nahi du, memoria kolektiboaren balioa berreskuratu, eta biktimenganako harrera eta enpatia sareak sortu, herritarrak berriro gertatuko ez den berme bizia izan daitezen».

'Oroimena bizirik' erakusketa irailaren 13an zabalduko da eta azaroaren 27ra arte ikusgai izango da Aieten. Eneko Goia alkateak inaugurazio ekitaldian parte hartuko du, bihar, 12:00etan.

Ordutegia: astearte-ostiral: 16:00h – 20:30h; larunbatetan: 10:00h - 14:00h – 16:30h – 20:00h; igandeetan: 10:00h-14:00h; astelehenetan itxita.

Temas