Diario Vasco

Martuteneko zubi berria ireki da

Martuteneko zubi berria gaur ireki da.
Martuteneko zubi berria gaur ireki da.
  • Urumea ibaia zeharkatzen duen zubia zabaldu da gaur autoen eta oinezkoen trafikorako

Martutenen Urumea ibaia zeharkatzen duen zubi berria zabaldu da astelehen honetan autoen eta oinezkoen trafikorako, Donostian. Zubi berriak aurrekoak sortzen zituen ur huste ahalmen eskasiak saihesten ditu, eta Urumearen emari nabarmen handigoak ustutzeko prest dago, ur handiko sasoietan auzogunean segurtasun maila zeharo handitzeko.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, zubi berriak altuera aldakorreko bi habe metaliko eta neurri ezberdineko hiru bao ditu, 2,34 metro, 53,82 metro eta 2,34 metro argikoak. 2,34 metro argiko baoak horma bularretan daude eta txertatutako bi egitura elastikoz hornitzeko jarri ziren; hortaz, bi egitura elastikoki txertatuta dituen habe bat da. Horma bularrari ainguratutako tirakai baten bidez txertatu dira, eta ertza bertikalki mugitzea eragozten du.

Martuteneko obrak Urumeako uholdeen aurkako lanen baitan egin dira (1. fasea). Ibaiaren 850 metroko tarte bat bideratuko da, uraldiak auzo donostiarretatik arazorik gabe pasa daitezen 500 urteko errepikatze denborako tartean. Horrela, segurtasun maila «nabarmen» igoko da lehengoko egoerarekin alderatuta.

Jarduera guztien aurrekontua 19 milioi eurokoa izan da guztira, eta obrak egiteko epea 30 hilabetekoa. Proiektuak Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) finantziazioa jasotzen du.

Ibaia bideratzeko eta egiturak ordezkatzeko proiektuak segurtasuna handituko du uholdeak daudenean, bai Martutenen bertan, bai ibaian gora. Halere, uholdeen aurreko zero arriskua ez da existitzen, nahiz eta proiektuarekin asko handituko den uholdeen aurreko segurtasuna Martuteneko herritarrentzat.

Temas