Borrar
Artxiboko argazkian, Belartza 2 poligonoari dagozkion lurrak.
Belartza 2 poligonoa ez eraikitzea eskatu dute Gipuzkoako  talde naturzaleek

Belartza 2 poligonoa ez eraikitzea eskatu dute Gipuzkoako talde naturzaleek

Gaur aurkeztu duten manifestuan aldarrikatu dute halaber «gune berezi hau babesteko beharrezko diren neurriak hartzeko prozesu administratiboak» martxan jartzea

El Diario Vasco

Martes, 24 de mayo 2016, 14:00

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gipuzkoako 13 talde naturzalek (Eguzki, Haritzalde Naturzaleen Elkartea, Ekologistak Martxan, Itsas Enara OE, Ugatza OE, Arkamura NT, Herrio NT, Mutrikuko NT, Landarlan NT, Zumaiako NT, Ondarroa 12 milia, Erkatxo NT eta Katamarrua NT) eta Seo Birdlifek manifestu ekologista bat aurkeztu dute gaur goizean, non eskatzen duten Belartza 2 poligonoa ez garatzea, eta «naturaren defentsan gune berezi hau babesteko beharrezko diren neurriak hartzeko prozesu administratiboak» martxan jartzea. Donostiako alkate Eneko Goiari bilera eskatzen gain, aldarrikatzen dute «era objektiboan adierazitako balio naturalak kontuan hartuta, ingurune hau, korridore ekologikoen parte bezala, mugakide duen Unanue Natur Gunean txertatzea».

Izan ere, gaur egungo Belartza poligonoaren gainealdean dauden lurretan bigarren poligigono bat garatzea 2009an adostu zuten Donostiako Udalak eta sustatzaile pribatuek. Manifestuak dioenez, «Belartza-2 makroproiektua, 20 ha-tik gorako industrigunea (Anoeta estadioa halako 40) natur balio handiko inguruan, ezkutuan eta herritarron bizkarrera onartu zuten, inolako gizarte eragilek natura babesteko inongo ekimenik abiatzea saihestuz».

Proiektuaren inguruko eztabaida berpiztu da azken asteotan hasi diren obren kontura. «Azkenengo asteotan salaturiko obra ilegalak direla medio ( Belartza - harrobitik ateratako harriekin egindako 150.000m3 ko betelan irregularra) eta proiektua berrartzeko dagoen interesa behin egiaztatuta, manifestu honen sinatzaileok kalteturiko gunearen urgentziazko balorazio egin dugu eta balio natural esanguratsua aurkitu dugu bertan, tartean babestutako habitatak (haltzedia, hariztiak, belazeak) eta mehatxupean dauden beste zenbait fauna espezie, hala Miru gorria (galzorian dagoen espeziea) edota Belatz handia (arraroa)» irakur daiteke manifestuan.

«Legearen urraketa»

Bertan azpimarratzen da, era berean, bioaniztasunaren aldetik daukan garrantzia handia loteslea den 2010eko ekaineko 'Hiria Antolatzeko Plan Orokorreko (HAPO) Ingurumen Garapenerako Txostenak' ere aitortzen diota inguruari. «Honegatik guztiagatik -diote-, manifestua sinatzen dugun elkarteok makro proiektu honek dakarren kaltea salatzen dugu eta ozen diogu Belartza-2 industrigunea eraikiko balitz balio natural, paisajistiko eta agrologiko handiko eremua suntsituko litzatekeela». Horrez gain, sinatzaileen aburuz «Belartza-2ren gauzapena, aipatu dugun Jasangarritasun txostenari ez ikusiarena egiten ez dion proiektua izateaz gain, estatuko Bioaniztasun Legearen edota EAE-ko Natura Kontserbatzeko Legearen eta Europako Habitaten Direktibaren urraketa larria izango litzateke».

«Belartza-2 eraikitzeak balio natural, paisajistiko eta nekazal handi eta potentzial handiagoko eremu bat suntsitzea eta kalkulaezinezko balioa duen korridore ekologikoen txikizioa ere ekarriko luke» adierazteaz gain, zalantzan jartzen dute beste industrialde baten beharra, kontuan izanik azken urteetako zenbait garapen amaitu gabe edu hutsik daudeka: «Egun eremu horietako gehienak hutsik, azpi erabilita edota argitu gabeko etorkizunarekin aurkitzen dira, baina, eremu hauek urbanizatzeko egindako hondamendi naturalak ez du atzera bueltarik. Hala, ekosistema biziak zirenak hormigoizko desertu dira egun eta adibide garbienak Belartzatik 2-3 kilometrotara, Añorgan bertan luxuzko etxebizitzak egiteko suntsitutako eta hutsik dagoen Atotxa Erreka mendi ingurua eta Zubietan Eskusaitzeta, oraindik enpresa bat bera ere finkatu ez den Gipuzkoako industrigune handiena».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios