Secciones
Servicios
Destacamos
dv
Viernes, 28 de agosto 2015, 12:41
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Juan Carlos Pombarrek irabazi du Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketaren inguruan antolatutako lehen argazki lehiaketa. Errenteriako argazkilariak aurkeztutako irudian, zilarrezko karkasa eta zaldi buztan handiak ageri dira, bilduma bateko suak botatzean sortutako intentsitate handiko une batean hartuak.
Bigarren postua, Jorge Murgiondo bergararrak lortu du, badiaren gaineko kolore konposizio polit bat eta, lehen planoan, itsasbazterra ageri dituen irudi batekin. Oskar Mendizabalek aurkeztutako lana hirugarren postuan gelditu da. Haren irudian, su artifizialak Zurriolatik ikusita ageri dira, Kursaalak toki nagusia hartzen duela argazkian.
Gipuzkoako Argazkilarien Elkarteko kide batzuek osatutako epaimahaiak hautatu ditu argazki irabazleak.
Duela gutxi ospatutako Aste Nagusiko su artifizialen inguruko argazki lehiaketaren lehen ediziora 110 jatorrizko lan aurkeztu dira, 38 egilerenak. Antolatzaileek lanen maila altua goraipatu dute. Oinarrietan ezarri bezala, parte-hartzaile bakoitzak hiruna argazki aurkeztu zitzakeen, gehienez.
Irabazleak bi lagunentzako afari bat dastatu ahal izango du Akelarre jatetxean (Euskaltelek eskainitako saria), bai eta bi lagunentzako bonu bat ere, Kutxa Kultur Festibalerako balio duena (irailaren 4 eta 5a). Bigarren sailkatuari afari bat eman zaio sari moduan, Ni Neu jatetxean dastatuko duena (El Diario Vascok eskainitako saria). Hirugarren sailkatuak bi zirkuitu egin ahal izango ditu Perla Talaso Sporten (Perla Talaso Sportek eskainitako saria).
Donostia Festak berarentzat gordetzen du argazki irabazlea Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketaren 53. edizioaren irudi-kartel moduan erabiltzeko eskubidea, bai eta 2016ko Aste Nagusian erakusketa bat antolatzeko aukera ere, lehen edizio honetan jasotako argazkirik onenak baliatuta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.