Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Gabonetako 41. Eskulangintza Azoka martxan da Donostian

36 postu daude, Koldo Mitxelena kulturunearen aurrean, mota guztietako eskulangintza lanekin

dv

Viernes, 19 de diciembre 2014, 03:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lur Kolektiboak antolatutako Gabonetako 41. Eskulangintza Azoka dagoeneko martxan da Donostiako Koldo Mitxelena kulturunearen aurrean. Urtarrilaren 5era bitartean, 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era izango da egunero (abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, azoka itxita egongo baita).

Azoka Oscar Usetxi Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako zuzendari nagusiak, Marta Chivite eta Aitor Bastarrika azokaren antolatzaileek, Anne Kathrin Gragert Arbaso Gipuzkoako ordezkariak, Juanjo Ucar Gabiltzako ordezkariak eta Amaia Ramirez Artiolako (Errenteriako artisautza zentroa) dinamizatzaileak aurkeztu dut.

Aurten Lur Kolektiboak lankidetza akordio bat izenpetu du Gipuzkoan lan egiten duten beste bi artisau kolektiboekin: Arbaso eta Gabiltzarekin, alegia. Guztira, 36 stand izango dira aurtengo azokan, mota guztietako eskulangintza lanekin. Hala nola, larru lanketa, material birziklatuekin egindako bitxigintza, zapatagintza, kosmetika naturala edota zeramika bezalako lanak topatu ahal dira azokan zehar. Teknika eta diseinu berrien eta artisautza tradizionalaren nahasketa dituzte postu guztiek eta, horrek azoka hau berri eta originala bihurtzen duela nabarmendu dute antolatzaileek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios