1946koa du lehen oroitzapena

Benito Lertxundiren ren lehen oroitzapena, arraunaren ingurukoa, 1946koa da. «Ni 42an jaio nintzen eta badakit ikusi nuen hura 46an gertatu zela. Gerora jakin dut, noski». Ikusi zuen nola Orion omenaldi egin zioten estropada bat irabazitako arraunketa-taldeari. «Halako batean, ikusi nuen zubian nola zetorren gurdi handi bat idi pare batekin. Eta gainean traineru erraldoi bat, ahoz gora, eta barnean arraunlari batzuk, haiek ere erraldoiak niretzat. Gizon ederrak. Arraunlariak urdinez zihoazen jantzita, eta nik guapo ikusten nituen. Herrian ibiltzen da Olasagastitar bat argazki zaharrak berreskuratzen, eman zidan album bat eta konprobatu ahal izan nuen zer gizon dotore eta guapoak ziren».

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos