Bidasoa-Turismo Mugaz-Gaindiko Partzuergoaren kultura batzordearen lan planaren barruan, zortzigarren urtez jarraian udako agenda bateratua argitaratu berri da. Hondarribiko Udala bertan murgilduta dago sorreratik.Helburu nagusia, udako (uztaila eta abuztua) kultur agenda bateratua argitaratzea eta kronologiari jarraiki, hiru hizkuntzetan izatea, bertako hiritarrek eta bisitariek eskualdeko agenda osoa modu erabilgarri eta ulerterraz batean eskura izan dezaten. Hiru hizkuntzetan aurkeztuta, kronologiaren arabera antolatuta izan da. Orotara 10.000 ale argitaratu izan dira, koloretan eta eskualdeko hainbat gunetako argazkiekin horniturik.