Viernes, 6 de julio de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

ZALDIBIA
ZALDIBIA / Jexux Mendizabal, Oiduin, usadio zaharren erakusle
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ZALDIBIA. DV. Jexux Mendizabal Kaxkagorri zaldibitarra da. Bizitza osoa artzain eman du, anaia Eulogiorekin (g.b.) batera. Oiduiko txabolan igaro ohi zuen uda eta Olaberrian eta Beasainen pasatu negua artaldearekin. Orain Oiduiko saroia zahar-berritzeko proiektua (2. fasea) dago martxan. Manolo Otaño izango da lanen gidari; eta, Otañok berak adierazten duenez, laguntza izugarria da Jexuxena, aurrekoengandik jasotako esperientziari esker: «Ikuspegi horretatik bera dugu Oiduiko lanen egile, gainerakoak hartzaile hutsak gara. Bere ezagutzari esker egin ahal izan nuen txabolen, ilorren eta beste eraikin batzuen deskribapena». Hala dokumentatu da Otaño antzinako artzainen bizimoduaz eta ikuspegi etnografikoaz. Oidui berritzea ez omen da nostalgia edo estetikak eragindako asmoa, baizik eta gure kultura sozialaren oinarrian dagoen zerbait piztea.

Proiektuan lan hauek sartzen dira: saroia garbitu; egurra bildu, gailurra emateko eta kapirioak egiteko; zotalezko teilatuak egin; harrizko eta lizar-makilazko hesiak egin; ardiak zaindu; gaztaia era zaharrean egin...

Argazki, marrazki eta bideoen bidez jaso dira jarduera guztiak, dibulgazio lana egiteko, ikastolan, etab. Hiru eratako langileak arituko dira: INEMek kontratatuak, boluntarioak eta Arazadi Elkartekoak.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS