|
|
Imprimir Enviar |
|
| MEZU BATZUK |
Lehenengoa: Plastikoa, zabor organikoa, papera, beira, ontziak hondartzan dauden zabor ontzira bota itzazu.
Bigarrena: Ez gastatu ura, behar dugu eta, oso gutxi dago mundu honetan. Ez ibili jolasten gure ur honekin edan ta dutxatu besterik ez egin. Ez gastatu ura behar dugu ta, oso gutxi dago mundu honetan, jende asko dago ur gutxirekin ta gu berriz gaude gehiegirekin. Ez gastatu ura behar dugu ta oso gutxi dago mundu honetan
Hirugarrena: Kaixo denei: Zu! Zergatik botatzen dituzu zigarro hondakinak hondartzara? Zergatik ez dituzu zakarrontziak erabiltzen cigarro hondakinak eta beste hondakinak bertara botatzeko? Mesedez ez bota zigarro hondakinak eta beste inolako hondakinka hondartzara, hondakinak botatzeko, zakarrontziak daude! Hondakinak hondartzara botatzen badituzu, gaizki egongo zara, zu, eta beste guztiak. Eskatu ezazu hautsontziak hondartzako turismo bulegoan edo aldageletan.
Laugarrena: Kaixo koko. Kaixo moko. Zergatik zaude hain triste?. Begiko minez nagoelako. Katxiporreta!! hori zergatik? Mina ematen dit ume horiek iturria eta dutxetan ura alferrik gastatzen ikusteak. Egia da, urarekin ez da jolastu behar, bestela egunen batean agortu egingo da. Badakit, mezu bat bidaliko diegu euskal ume guztiei. Ez gastatu ura alferrik.
Bostgarrena: Zakorrontzi maitea, beteta nahi zaitut eta horregatik zaborra botako dizut. Berdea eta horia ditugu beraz sailka izatzu.
Seigarrena: Ni una sola colilla, ni perros ni cagadas en la toalla, ni tampoco niños que gastan agua, que es muy limitada. |
|
|
|
|
|

|
MEZU BATZUK DEBA. DV. Orain dela zenbait aste, Agenda 21 proiektuaren barruan Udala eta Mendatako ikasleek akordio bat lortu zuten: hondartzan jarriko diren mezuak ikasleek grabatuko dituzte. Ideia honekin hondartzaren erabilpen ona bultzatu nahi da, horrexegatik kontzientziatzeko hamaika mezu grabatu dituzte, eta orain dauden mezuekin entzun ahal izango dira. Lana jada bukatuta dago, eta gutxi falta da hondartzan entzun ahal izateko, baina oraindik ez dago eguna jarrita.
11 mezu
Guztira zazpi ikaslek parte hartu dute ekintza honetan: Mikel, Maialen, Alba, Paul, Nerea, Garazi eta Laura. Hamaika mezu grabatu dute (bertso, solasaldi eta abestiak) eta guztiak euskaraz daude bat izan ezik.