Miércoles, 4 de julio de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

AIZARNAZABAL
AIZARNAZABAL / Astelehenean eman zitzaien hasiera uztaileko udalekuei 28 haurrekin
AIZARNAZABAL / Astelehenean eman zitzaien hasiera uztaileko udalekuei 28 haurrekin
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

AIZARNAZABAL. DV. Hiru eta hamabi urte bitarteko 28 haur hasi ziren astelehenean uztailean zehar prestatzen diren udalekuetan. Goizeko hamarretatik eguerdiko ordubatak arte arituko dira Aizarnazabalgo neska-mutikoak beren jolas, eskulan, ibilaldi eta irteerekin uztailaren 27 arte. Aurtengoan lau begirale izango dituzte, haur txikiak besteetan baino gehiago baitira eta Guraso Elkarteko kideek, Udaleko kultura zuzendariarekin hala adostuta haur guztientzat onuragarri izango den erabaki hau bultzatu dute.

Piztinetara bi irteera izango dituzte, Zehatz auzora jaietan, Granada errekara, herri kirolak, talde jolasak etabar uztaileko goizetan ez aspertzeko. Ostiral honetan, berriz, San Fermin eguna ospatuko dute, kantu, zezen eta suziriekin.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS