Domingo, 1 de julio de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

COSTA UROLA
Usurbildarrak Santxiabeletan sartuko dira bete-bete betean gaur eta bihar
Bihar izango da Santixabel eguna eta hainbat ekitaldi izango dira
Usurbildarrak Santxiabeletan sartuko dira bete-bete betean gaur eta bihar
Herriko dantzarien emanaldia izango da bihar eguerdian. [J. ARANBERRI]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

USURBIL. DV. Gaur izango da Santixabel jaien hasiera. Eguerdiko 12:00etan Amador Granados herriko txirrindulariak botako du lehen suziria eta astebetez jai giroa izango da nagusi Usurbilen. Haur eta helduen danborrada, mus txapelketa, antzerkia, txoznetako afaria izango da zertan gozatua gaur egun osoan zehar.

Bihar, berriz, Santixabel eguna. Aurten astelehenean egokitu da, baina egitarauan ez da aldaketa handiegirik izango. Goizeko 06:00etan txokolatada iragarrita dago Artzablen. Bertan, txokolatearekin batera gailetak eta bizkotxoak ere banatuko dituzte. Goizeko 9:00etan, berriz, esnadeia izango da txistulariekin eta dultzaineroak ere egun osoz kalez-kale ibiliko dira.

Goizeko 11:00etan meza nagusia izango da eta ondoren urteroko lore eta salda banaketa dem plazan, Hurbilago Dendari eta Ostalarien Elkartearen eskutik. Jarraian herriko dantzarien emanaldia ikusteko aukera izango da herriko pilotalekuan.

Arratsalde partean, Futbol 3 txapelketakko partidak izango dira Artzabalgo txozna gunean, arratsaldeko 17:00etan Usurbilgo XXXV. Pilota txapelketako finalak eta 18:00etan buruhandi eta erraldoiak txarangak lagunduta.

Ondoren 19:00etan ekitaldi polita izango da Askatasuna plazako txozna gunean. Burundiko 'Batimbo' eta Peruko 'C.I.D.A.N. Mi Peru' taldeen erakustaldia izango da bertan. Donostian ekainaren 28tik uztailaren 2a bitartean ospatzen ari den Lauarin Nazioarteko Folklore jaialdian mundu mailako folklore taldeak parte hartzen ari dira eta horietako bi talderen erakustaldia ikusteko aukera izango da Usurbilen.

Afrika ekialdetik, Burunditik dator 'Batimbo' taldea. Perkusioa erabiltzen dute, Afrikako perkusioa noski, baina beste musika tresna batzuk ere entzun ahal izango dira Askatsuna plazan. Horrekin batera, dantza ere egingo dute. Beste taldea Perutik dator. 'CIDAN Mi Perú' taldeak dantza erakustaldia egingo du. Peru barruko zonalde desberdinetako dantza motak eskainiko dituzte. Talde hau Liman sortu zen 1985. urtean Peruko lurralde desberdinetako folkloreak bildu asmoz. Anita Zapata Floresek zuznedutako taldeak hainbat sari jaso ditu Perun.

Azkenik, Santixabel egunari amaiera emateko erromeria izango da Patxi perez eta bere taldearekin. gaueko 23:30etatik aurrera nahikoa dantza egin eta batzuetan ikasteko aukera ere bai izango da herriko pilotalekuan. Izan ere, Patxi Perez jendea dantzan jartzen saiatuko da aurrekoetan bezala. Beraz, dantza saioa egin nahi dutenek aukera bikaina izango dute bihar gauean.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS