GETARIA. DV. Ekainaren 23 eta 24an San Juan jaiak ospatuko dira Balentziaga kalean, aurten ere danborrada egingo delarik San Juan bezperan. Horretarako entseguak astelehenean bertan hasiko dira, hiru egunez luzatuko direlarik: astelehen, astearte eta azteazkenean, ekainaren 18, 19 eta 20an.
Aurten, festetan herritarren partehartzea bultzatu asmoz, antolatzaileek lehiaketa bat egitea erabaki dute, erreko den panpina egiteko. Partehartzaileek ekainaren 21era arte dute muga euren lanak aurkezteko, panpina egina dutela komisioko norbaiti jakinarazi behar diotelarik. Irabazleak saria izango du. Lehikaetari buruzko informazio gehiago jasotzeko komisioko kideekin jar daitezke harremanetan interesatuak, komisioko kideen artean, besteak beste, Josune Uzin dagoelarik.
Gainerakoan, festa komisioak prest dauka jada jai egitaraua. Hau ekainaren 23an gaueko 21:30etan danborradarekin hasiko da, ondoren sua eta musika izango direlarik, eta hurrengo egunean jarraituko du goizetik gauera arteko egitarau zabalarekin. Meza, txistor-jana, bertsoak, txokolatada eta jolasak, afaria eta musika izango dira Balentziaga kalean San Juan egunean, jaiei amaiera emateko.